| EU ES

Gasolioaren zerga

4,8 zentimo/litro igoko da urtarriletik aurrera

 

 

2018ko urriaren 10ean Estatuko Aldizkari Ofizialean (EAO) argitaratu zen moduan, 2019. urterik aurrera hidrokarburoen inguruko zergak igo egingo dira. Dieselaren zerga berezia Estatuko erkidego guztietan berdindu nahi dute igoera honen bitartez..

Gasolioari ezarritako zerga berezi horren zenbateko bat gasolio profesionalaren bitartez berreskuratu daitekeela adierazten da EAOn. Era honetara, igoerarekin zerikusia duten 2,4 zentimo/litroko itzultzeko asmoa dauka Administrazioak. Gainera, 0,1 zentimo/litroko itzultzen jarraituko du. Hau da, zenbait profesionalek gasolio profesionalaren bitartez 2,5 zentimo/litroko berreskuratzeko eskubidea izango dute.

Nori itzuliko diote??

 

“Besteren edo norbere kontura errepideko merkantziak garraiatzeko bakarrik erabiltzen diren eta 7,5 tona edo gehiagoko gehieneko masa baimenduna duten motordun ibilgailu edo egokitutako ibilgailu taldeak.”

 

Zenbat itzuliko dute?

 

“Estatuko itzulketa tasa, 1.3 idazpuruko tasa orokorreko 306 euro tasa bereziko 48 eurori kendu ostean sortzen den emaitza positiboa, 1000 litroko hainbat eurotan, adierazitakoa izango da, itzulketaren momentuan indarrean dauden tasak kontutan hartuta beti ere.”

 

 

Hau da, 2,5 zentimo/litroko

 

 

Gehienez itzuliko den zenbatekoa, litrotan, eurotan

 

“50.000 litro ibilgailu bakoitzeko eta urteko itzuliko da gehienez, taxien kasuan izan ezik, 5000 litro taxiko urteko izango delarik. Ogasuna eta Eginkizun Publikoaren ministroak zenbateko hauen mugen zatiketa ezarri dezake, urtea baino gutxiagoko denbora epeetan.”

 

50.000 litro bider 0,025 euro ibilgailuko urteko itzuliko dira gehienez,

hau da, 1.250 euro

 

 

 

Gasolio profesionala eskuratu ahal izateko baldintzak:

 

1. Garraiolaria izan eta 7.500 kgko gehieneko masa baimendua edo gehiagoko ibilgailua eduki.

2. Gasolio profesionalaren erroldan alta emanda egon eta urte hasierako eta bukaerako kilometroen berri eman (erroldan alta eman zizuenaren birtartez datuak zuzenak direla berrestea ezinbestekoa da, kontu korrontea edo ibilgailua aldatu baduzue, batez ere).

3. Gasolio profesionaleko txartel baten bitartez hornitu.

 

Jaka horien garaipena

 

 

Macronek atzera egin du eta ez du gasolioaren gaineko zerga igoko,

azken asteetan jaka horiek egindako presioari esker

 

Estatu frantziarreko gobernuak atzera egin du jaka horien mugimendu popularraren presioa dela eta. Egunak daramatzate beraien eskubideen alde borrokatzen: kalera irten da herria, gobernuak estutzen jarrai ez dezala aldarrikatuz. Eragina izan du, dudarik gabe: mobilizazioaren ondorioz sortutako presioak gobernuak atzera pausoa ematea bideratu du.

 

 

Eurobinetan ere atzera egin dute

 

Baina ez da beri bakarra. Garraiolarioak jaka horiekin bat egingo zutenaren beldurrez, epe laburrean eta urte askotan saiatu ondoren, pisudun ibilgailuei ezarri nahi zieten binetan ere atzera egin du gobernu frantziarrak. 2014. urtetik lau aldiz saiatu dira ezartzen, baina saiakera guztietan garraiolariak izan dituzte kontra.

 

 

Gaur

GASOLIOA

Bazkideak 1,006 €/l

Ez bazkideak 1,106 €/l

GASOLINA)

j.p. 1,109 €/l

(Gipuzkoan bakarrik,

deskontuarekin)

ADDBLUE

j.p. 0,405 €/l

 

Los Llanos industrialdea, A kalea-13. Pab.

01230 Langraiz Oka

945 361 627

 

 

 

 

660 402 228

 

 

Oria etorbidea 10, 406 bulegoa

20160 Lasarte Oria

943 364 092

 

 

Meseta de Salinas industrialdea, A kalea, 4

31191 Galar Zendea

948 281 024