Abokatuaren txokoa

Langile guztiek lan egunaren erregistroa egitea ezinbestekoa da joan den maiatzaren 12tik. Derrigortasun hau ez zaie aplikatzen langile autonomo eta kooperatibistei, baina bai hauek kontratatuta eduki ditzaketen edozein langileri.

Langileek egin ditzaketen aparteko orduak azaleratu eta kotizatzea da erregistroaren helburua.

Lan jardunaldiaren hasiera eta amaiera ordu zehatzak erregistroan ezarri beharreko ezinbesteko datuak dira. Langileek egunero apuntatu behar dituzte datu hauek guztiak.

Araudiak ez du erregistroa egiteko era zehazten eta hortaz, edozein erabili daiteke, paperean edo telematikoki egin daitekeelarik, beti ere, datuen fidakortasuna bermatuz. Garraioaren kasuan, erregistro hau betetzeko takografoaren datuak nahikoak izan daitezkeela dirudi, hau da, gidariaren txarteletik deskargatutako fitxategiak erregistro fidagarritzat jotzen dira. Enpresak lantegian gorde beharko ditu datu hauek guztiak, langileak, lan ikuskaritzak edo gizarte-segurantzak behar izanez gero, eskuratzeko aukera izan dezaten. Ikusketa kasuan, takografoaren datuak itzultzea gomendatzen da, eskatu dituen erakundeak irakurtzeko aukera izango duela bermatuz.

Lau urtetan zehar gorde beharko ditu enpresak datu hauek guztiak lantegian, esan bezala, langileak, lan ikuskaritzak edo gizarte-segurantzak aztertu nahi izanez gero, eskuragarri izan ditzaten.

Legea ez betetzeak 626 eta 6250 eurotarainoko isuna ekar dezake.

Hiruren edozein bulegotara deitu dezakezue legediaren inguruko informazio gehiago behar baduzue.