Zergatik diegu EZ bidesariei?
GARRAIOA SALBATU
Ikus ezazu iruditan!!!
Cabieces-Kutxabank kasuan herri-akusazioaren balorazioa LAB, ESK, STEILAS, Bizkaiko EHNE, HIRU, EKA eta Euskal Herriko pentsiodunen plataforma herriákusazio gisa agertu gara Bilboko 4. instrukzioko epaitegian 2015eko 426 aurre-aginbideaz eta Kutxabanken jazo gertaerengatik fiskaltzak jarri duen salaketaren haritik burutzen ari den auzian, non ikerketaren ondorioz, Mario Fernández, Mikel Cabieces eta Rafa Alcorta, besteak beste, inputatuak dauden. Egun arte egin denaz akusazio honek iritsi duen ondorioa oso argia eta eztabaidaezina da: Cabieces kasua ate birakearien funtzionamenduaren agerraldi klasikoa dugu, beti ere, politikari gutxi batzuen onuran. Gure ustez, ez da inongo frogarik ekarri non ziurtatzen den Cabieces jaunak jasotzen zuen dirua lan-prestazio mota batekin bat zetorrela. Aitzitik, auditoretzaren txostenak zein alderdi honek eskatutako lekukotasunek ziurtatu dute lan-prestaziorik ez dagoela. Babes-harremana eta Kutxabanki egin omen zaion iruzurra Euskal Kutxak eta Kutxabanki egin omen zaion iruzurra Euskal Kutxak eta Kutxabank pribatizatzea erabaki dutenen erabaki politikoak dira. Cabieces jaunak Kutxabanken, ia lanik egin gane, hilero 6.000 bat euro kobratzen zituen. Aipatutako ordainketak ez badatos bat inongo lanarekin, ordainketa politikoez ari garela esan daiteke. Ordainketok, Kutxabank pribatizatzeko prozesuan, EAJ-k, PP-k eta PSE-k lotu dituzten akordioen baitan gauzatu ziren; alderdi politiko horien ordezkariek eman beharko lituzkete azalpenak, eta hala balegokio, euren gain hartu beharko lituzkete ondoriozta daitezkeen ardura politikoak. Cabieces jaunak Kutxabank eta Iberdrolatik 12.000 euro hilero kobratzen zuen bitartean eskatu zuen langabezia-prestazioa, honela, kapitalizatuz, haren autonomo-kuotaren gizarte-segurantza finantzatu zuelarik. Litekeena da jarduera hori legezkoa izatea, hala ere, guztiz ezmorala deritzogu. Gure ustez, moralki onargarria izan daitekeen ekimen bakarra Cabieces jaunak bidegabeki jaso zuen kopurua itzultzea litzateke. Akusazio gisa agertu izanari eraginkorra deritzogu eta gustura gaude horrekin, herri-akusazio honen jardunari esker lekukotzak jaso direlako, eta hauek ez dute zalantza izpirik uzten: laneko prestazio batengatik ez bada ordainik egin, interes politiko kutsuko ordaina dagoen adierazgarri. Caja Surreko abokatuak, joan den astean, eman zuen lekukotzaren arabera, Espainiako Gobernuaren ordezkari oiha ez zuen inondik inora ezagutzen eta harekin ez telefonoz, ez posta elektronikoz ere, ez zuen harremanik izan. Horrez gain, Alcorta jaunaren bulegoko lankideok baieztatu zuten epaitegiko egoitzan Cabieces jaunaren izendapena ezarri zutela, eta hautapenean ez zirela gaitasuna eta ezagutzak aintzakotzat hartu. Hortaz, ez digute Cabieces jaunak egindako lanen berri eman, eta kontuak honelakoak izanik, Caja Surreko abokatuarekin harremanik ez bazuen, nolatan justifika daiteke Andaluziara egindako bidaiak eta haiek eragindako gastuak? Gure zalantza zentzuzkoa da: zertan jardun da orduan Cabieces? Herri-akusazioak bere buruari galdetzen dio nolatan egin dezakeen jaun honek lan, era berean, Iberdrolan eta Kutxabanken. Gure ustez, behar beste zantzu daude epaitegiak instrukzioari eutsi diezaion eta prozedura aldatuko den autoa eman dezan. Azkenik, berriro ere, adierazi Kutxabanken pribatizazioa haztegi izan dela aipatutako jokaerak eman daitezen, eta gure aburuz, erakunde publiko sortzaileei akzioak itzuliko ez balizkiete, antzeko egoerak gertatuko lirateke etorkizunean. Kutxabank publikoa izan dadila eta pribatizazio prozesuak atzera egin dezala eskatzen dugu; euskla ekoizpen ehunak eta, oro har, euskal gizarteak, euskal finantza sistema publikoa sortzea behar baitute. Gizartearen eskuartean dagoenean bakarrik sahiestu baititzakegu antzeko iruzurrak.
2015/03/16 Sindikatu eta eragile sozialak akusazio moduan aurkeztu gara "Cabieces auzian" Gaurkoan, kontzentrazioa egin dugu Epaitegi aurrean, gure iritzia argi geratu zedin. Kutxabanken pribatizaziorik ez!!
 | EU ES

Gaur

GASOLIOA

Bazkideak 0,933 €/l

Ez bazkideak 1,033 €/l

GASOLINA)

j.p. 1,069 €/l

(Gipuzkoan bakarrik,

deskontuarekin)

ADDBLUE

j.p. 0,405 €/l

Irakur itzazu aurrekoak hemen
Zertan gabiltza?

 

Los Llanos industrialdea, A kalea-13. Pab.

01230 Langraiz Oka

945 361 627

araba@hiru.org

 

 

 

660 402 228

bizkaia@hiru.org

 

Oria etorbidea 10, 406 bulegoa

20160 Lasarte Oria

943 364 092

gipuzkoa@hiru.org

 

Meseta de Salinas industrialdea, A kalea, 4

31191 Galar Zendea

948 281 024

nafarroa@hiru.org