Hiruk ROTTaren aurkako helegitea aurkeztu du araudia diskriminatzailea delako

Hiruk administrazioarekiko auzi helegitea ezarri du Auzitegi Gorenean, lurreko garraioaren antolaketarako araudi berrian (ROTT) garraio gaikuntzarako titulua lortzeko baldintzak diskriminatzaileak direlako.

Araudi berriaren arabera, gaikuntza azterketa egin nahi duen orok gutxieneko ikasteta batzuk eduki beharko ditu (lanbide heziketa, batxilergoa edo goi mailako ikasketak). Hirun ez gaude formakuntzaren aurka, are gehiago, urteak daramatzagu sektorean sartzeko araututako ikasketa batzuen beharra aldarrikatzen. Sektorean era legal eta eraginkorrean urteak daramatzaten eta titulurik ez daukaten garraiolariak merkatutik kaleratzea da ez duguna ulertzen: gutxieneko ikasketarik gabe ezingo dute azterketa egin. Agerikoa da adin kontuengatik, besteak beste, garraiolari hauetako askok ez dauzkatela azterketa egiteko beharrezkoak diren goi mailako ikasketak.

Urteak daramatzate lanean, enpresa era eraginkorrean bideratzen eta, gure ustetan, hainbeste urtetako saiakerak ezin du ezerezean geratu, ezin ditu langile hauek langabezian utzi, gizarte bazterkerian, edo, egoerarik “onenean”, kooperatiba faltsu batean, era prekarioan eta inolako etorkizunik gabe.

Sustapen Ministerioak ez du araudia berrikusi eta egokitu nahi eta, aldi berean, argi dago araudi berriak kooperatiba faltsuetarako bidea besterik ez duela zabaltzen. Horregatik guztagatik, epaitegietara jotzea erabaki dugu, merkatuan dauden eta enpresa bideragarriak dituzten garraiolari autonomoen lana babesteko, izan ere, gauzak aldatu ezean, aukera bakarra kooperatiba faltsuak edo langabezia izango baitira.