Zergatik diegu EZ bidesariei?
GARRAIOA SALBATU
Ikus ezazu iruditan!!!
Alternatiben Herria Bizitza burujabea eskubide osoz!! Alternatibak dituen herria bizirik dagoen herria da. Horixe irudikatzeko asmoz, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartaren Asanbladako kideok datorren 2015eko urriaren 24ean Alternatiben Herria ekimena abiatuko dugu Bilbon. Aldarrikapen eta ospakizun eguna izango da, egunerokoan bizitza ematen diguten hamaika proposamen handi eta txikien erakusleihoa, Kartaren ardatz nagusiak jarraituz. Topagune komuna. Ekimen honekin jarraipena emanen diogu Bizi mugimenduak, 2015eko abenduan Parisen klima aldaketari buruzko Goi Bilera dela eta, Alternatiben Herriak antolatzeko egindako deialdiari, "Sistema aldatu, ez klima" lelopean. Izan ere, badira gure artean alternatibak egungo eredu soziala gainditzen joateko. Hauetako asko gure esku daude; beste hainbeste, jorratzeko zain. Hauek guztiek aukera ematen digute Euskal Herri justu, solidario eta desiragarriagoa egiteko. Argibide gehiago: http://alternatibenherria.eus 2015/09/10
Gizarte prestazioetan murrizketak salatzeko mobilizazioa otsailaren 3an Bilbon! Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak Eusko Jaurlaritzak gizarte prestazioetan ezartzen dituen murrizketak salatzeko protesta ekintza egingo du otsailaren 3an –ostirala– Bilbon; giza-katea 10:30tan aterako da Bizkaia plazatik, eta Eusko Jaurlaritzak duen egoitzaren aurrean amaituko da (Gran Via, 85). Gaur egin da ekimen honen aurkezpena. Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartaren bozeramaile Irati Sienrak eta Jabi Sierrak gogor salatu dituzte gizarte prestazioetan dauden murrizketak, eta babes sozialerako euskal sistema duin eta kalitatezko bat exijitu dute. “Eusko Jaurlaritza aplikatzen dabilen politika antisozialek biztanleriaren pobretze orokorra bultzatzen dutela salatzen dugu. Aberastasunaren banaketa gero eta injustuagoa da. Langabezia, prekarietatea, pobrezia eta desoreka sozial eta ekonomikoak areagotzen dituzte, aurrera daramatzan politika publikoek ez dutelako egoerari buelta ematea helburu, pertsonen beharrizanei lehentasuna emanez”. Testuinguru honetan, Kartaren ordezkariek bestelako politika batzuk aplika ditzan exijitu diote Jaurlaritzari. Honen lekuko Diru Sarrerak bermatzeko Erretarekin gertatu dena salatu dute. “Lanbidek kudeatzen dituen prestazio desberdinak Lanbidearteko Gutxieneko Soldatari lotuta daude: beraz, azken honen edozein igoera, zuzenean aplikatu behar zaie Ondorioz, aurten Lanbidearteko Gutxieneko Soldata %8 igo dela kontuan hartuta, berehalakoan aplikatu beharko litzaieke igoera hori bai Diru Sarrerak bermatzeko Errentari, bai Lanbidek kudeatutako gainerako prestazioei”.
 | EU ES

Gaur

GASOLIOA

Bazkideak 0,889 €/l

Ez bazkideak 0,989 €/l

GASOLINA)

j.p. 1,059 €/l

(Gipuzkoan bakarrik,

deskontuarekin)

ADDBLUE

j.p. 0,405 €/l

...eta zu???
Irakur itzazu aurrekoak hemen
Zertan gabiltza?

 

Los Llanos industrialdea, A kalea-13. Pab.

01230 Langraiz Oka

945 361 627

araba@hiru.org

 

 

 

660 402 228

bizkaia@hiru.org

 

Oria etorbidea 10, 406 bulegoa

20160 Lasarte Oria

943 364 092

gipuzkoa@hiru.org

 

Meseta de Salinas industrialdea, A kalea, 4

31191 Galar Zendea

948 281 024

nafarroa@hiru.org