Zergatik diegu EZ bidesariei?
GARRAIOA SALBATU
Ikus ezazu iruditan!!!
2015/08/03 Ostiraleko heriotz istripua salatzeko gehiengo sindikalaren elkarretaratzea Gasteizen ELA, LAB, ESK, STEILAS, EHNE eta Hiru sindikatuok elkarretaratzea egin dugu gaur SEAko egoitzaren aurrean (Gasteiz) joan den ostiralean AAF S.A enpresan hildako langilearen heriotza salatzeko asmotan. Lan prekarietatea medio, aurten zendu den 34. behargina da ostilarekoa.
2015/03/15 Elkarretaratzea Nafarroan asteleheneko lan istripua salatzeko
2015/06/25 ELA, LAB, ESK, STEILAS, EHNE eta Hiru sindikatuok, lan istripuen aurkako borroka indartzeko akordioa berretsi eta indartu dugu
Hitzak hitz, Hego Euskal Herriko administrazioek ontzat ematen dituzte prekarietatea, kontratazioaren arloko lege-iruzurra eta kontrolik gabeko azpikontratazioa. Bat egiten dute Confebask eta CENen interesekin. Horiek horrela, Osalanek, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak eta Lan Ikuskaritzak ez dituzte beren eginkizunak betetzen lan-arriskuen prebentzio arloan; hau da, enpresa arau-hausleei jarraipena egitea, kontrolpean edukitzea eta zehapena ezartzea. Arazoa ez dago agenda politikoan. EAEn onartu den 2015-2020ko Lan Segurtasun eta Osasunaren Estrategiak eta Nafarroako 2015-2020 III. Planek egoera hori berretsi dute, ez dago sakoneko aldaketarik politika publikoetan. Erantzuna indartuko dugu Egoera honen aurrean, ELA, LAB, ESK, STEILAS, EHNE eta HIRU sindikatuok lan istripuen aurkako borroka indartzeko akordioa berretsi eta indartu dugu. Arazoaren larritasunaren ikusita, lan ezbeharren aurkako borrokan indarrak bateratuko ditugu eta erantzuna sendotu. Arlo honetan aurrera eraman beharreko ekintza sindikalean eraginkorragoak izan nahi dugu; lantokietan erantzuteaz gain, gaia kalera atera eta gizarteratu. Horretarako, istripua gertatu den enpresetako langileen parte-hartzea bilatuko dugu eta kasu bakoitzean erantzun sindikal irmoena emango dugu: - Istripu hilgarri traumatikoetan, hogeita lau orduko lanuzteak bultzatuko ditugu. - Istripu hilgarri ez traumatikoak ere kasuz kasu aztertuko ditugu eta ahalik eta mobilizaziorik eraginkorrenak sustatu. - Istripu hilgarrien kasuetan ez ezik, istripu larri eta oso larrietan ere erantzun sindikala antolatzen hasiko gara. - Gaiaren sozializazioan aurrera egiteko, herri eta eskualdeetan garatu daitezkeen mobilizazio sozial anitzetan parte hartuko dugu. Lan-ezbeharren egoerak oso larria izaten segitzen du Hego Euskal Herrian. Azken urteetan hildakoen kopuruan izan den hobekuntza jarduera ekonomiko txikiagoaren ondorioa izan da gehienbat, ez da izan aplikatu diren politika publikoen emaitza. 2015. urtean ere 28 langile hil dira jada lan istripu baten ondorioz. Ez dira zorte txarraren ondorio, istripu hauek ekidin zitezkeen lan baldintza egokiekin eta prebentzio neurri egokiak hartu ezkero, horregatik hildako bakar bat ere izugarri da. Gaixotasun profesionaletan egoera are eta larriagoa da, kasu honetan arazoaren zati txiki bat azaleratzen baita. Ezbeharren egiturazko arrazoiak lan merkatuaren gero eta prekarietate handiagoa eta enpleguaren kalitate txarra dira: azpikontratazioaren maila izugarri altuak, lan-erritmo itogarriak, lanaldi partzialak gora egin izana, eta prestakuntzarik eza... Egoera okerrera doa. Gainera, lan-istripuen estatistika ofizialek ez dute egiazko egoera erakusten. Lan merkatuan gero eta handiagoa da prekarietatea, eta horren ondorioz, ezkutuan gelditzen ari dira hainbat eta hainbat lan ezbehar. Azken urteetan bizitzen ari garen atzeraldi ekonomikoaren ondorioz, enpresa askotan prebentzio arloko inbertsioa bertan behera geratu da edo nabarmen murriztu, langileen osasunaren kaltetan. Hala ere, enpresariei ez zaie inolako erantzukizunik eskatzen arlo honetan. Errekuperazioaren fasean sartzera omen goaz. Errekuperazio hori prekarizazio prozesuan sakonduz egin da eta ez dugu langileon lan osasunean inolako hobekuntzarik espero. EAEko eta Nafarroako administrazioek ez dute hartu ez politika publikorik, ezta behar den neurririk ere, arazo horren arrazoiei behar bezala aurre egiteko. Administrazioak aplikatzen ari diren murrizketak eta doikuntzak egoera larria areagotzen ari dira. Baliabiderik ezak agerian uzten du ez dagoela borondate politikorik lan-osasuna babesteko, defizit hori propagandaren bidez betetzen saiatzen badira ere.
 | EU ES

Gaur

GASOLIOA

Bazkideak 0,964 €/l

Ez bazkideak 1,064 €/l

GASOLINA)

j.p. 1,089 €/l

(Gipuzkoan bakarrik,

deskontuarekin)

ADDBLUE

j.p. 0,405 €/l

Irakur itzazu aurrekoak hemen
Zertan gabiltza?

 

Los Llanos industrialdea, A kalea-13. Pab.

01230 Langraiz Oka

945 361 627

araba@hiru.org

 

 

 

660 402 228

bizkaia@hiru.org

 

Oria etorbidea 10, 406 bulegoa

20160 Lasarte Oria

943 364 092

gipuzkoa@hiru.org

 

Meseta de Salinas industrialdea, A kalea, 4

31191 Galar Zendea

948 281 024

nafarroa@hiru.org