Cookie Consent by FreePrivacyPolicy.com

Mezuetarako lege oharrak

DATU PERTSONALEN BABESA

 

Datu pertsonalak babesteko araudia dela bide, jakinarazi nahi dizugu ohar honetan ager daitezkeen zure datuak “Kontaktuak” izeneko eta HIRU, GARRAIOLARIEN EUSKAL HERRIKO SINDIKATUAren (IFK G01058676) ardurapeko fitxategiari atxiki zaizkiola.

 

Tratamendu horren xedea agendetako nahiz posta elektronikoko kontaktuen kontrola eta kudeaketa dira, haien eskaerei arreta egiteko. Datu horiek ez dizkiogu beste inori emango, eta hartu ziren xedea betetzeko ezinbesteko edo legezko diren bitartean gordeko ditugu.

 

Aipatutako legerian xedatzen denari jarraikiz, emandako onespena ezetsi ahal izango duzu, bai eta datuak atzitzeko, zuzentzeko edo ezabatzeko, tratamendua mugatzeko edo haren aurka egiteko eta datuen eramangarritasunerako eskubideak erabili ere. Eskubide horiek erabiltzeko Oria etorbidea 10, 406 bulegoa, 20160 Lasarte-Oria helbidera joan behar da, edo bestela, mezu elektroniko bat bidali beharko da honako helbide honetara: lopd@hiru.org

 

Posta-zerrendan baja ematea

 

Gure zerbitzuei buruzko informazio gehiago jaso nahi ez baduzu, honako helbide elektroniko honetan eman ahal izango duzu baja: lopd@hiru.org

 

Komunikazioen konfidentzialtasunari buruzko oharra

 

Mezu elektroniko honetako eta atxikitako fitxategietako informazioa isilpean gorde beharrekoa da. Bertan agertzen den jasotzailea zu ez izan arren, okerren bat dela eta mezu hau jaso baduzu, jakinarazi ahalik eta azkarren bidaltzaileari, mesedez, eta ez zabaldu, gorde edo kopiatu mezuaren edukia.