Zergatik diegu EZ bidesariei?
GARRAIOA SALBATU
Ikus ezazu iruditan!!!
Gure historia koloretan ezagutu nahi? iruditan!
 | EU ES

Gaur

GASOLIOA

Bazkideak 0,964 €/l

Ez bazkideak 1,064 €/l

GASOLINA)

j.p. 1,089 €/l

(Gipuzkoan bakarrik,

deskontuarekin)

ADDBLUE

j.p. 0,405 €/l

Nor gara?

Garraiolarien Euskal Herriko sindikatua gara.

Euskal Herrian lan eta bizi diren garraiolari autonomoen interesak babestean datza sindikatuaren jarduerak,

bai arlo sozialean, bai arlo politikoan,

eta, nola ez, baita arlo ekonomikoan ere.

Zer nahi dugu? Zer da garraioa salbatu?

 Azken urteetan Hiru sindikatua Euskal Herriko garraio sektorearen etorkizunean garraiolari

Garraiolari guztien lan baldintzak hobetu nahi ditugu unean uneko gatazkan, nahiz errepideko garraioak historikoki planteatu izan dituen eskabideetan, hala nola, gaixotasun profesionala eta lan istripuak kontuan hartzea, aldez aurretik jubilatzea, zamalanak, lanaren autogestioa, gidatzeko orduak jaistea, prekarietatari aurre egitea, etab. luze bat, besteak beste.

autonomoaren papera defendatzen aritu da buru belarri eta ildo horretan garraio kooperatiba faltuak salatu ditu, sektorea prekarizatzen dituzten kanpoko eredu enpresarialen kontra aritu da, errepideen birrordainketaren aurkako kanpainak abiatu ditu eta garraioan prezio duinak kobratu behar direla azpimarratu du.

Hiru sindikatuak landuriko dokumentu bat da. Bertan, euskal garraiogintzan detektatu ditugun arazoak planteatu ditugu eta gobernu eta foru aldundi desberdinekin bildu garraioaren egoeraren berri emateko eta gurekin elkarlanean aritu daitezen.

Egungo garraio sarea izan behar da herri honetan

 

 

 

 

 

 

etorkizunean arituko den errepideko merkantzien garraio sistemaren oinarria, eta hori ziurtatzeko ezinbestekoa eta premiazkoa da neurriak abiatzea gaur egun sektoreak bizi duen porrot teknikoari aurre egiteko. Berez krisia da

 garraioa egungo atakara bultzatu duena, baina esan beharra dago ere aspalditik EAEko eta Nafarroako instituzioek erakutsi duten utzikeria eta konpromiso falta dagoela bizi dugun porrotaren atzean. Azken hogei urteotan foru aldundiek eta Gasteiz zein Iruñeko gobernuek Madrilen menpe abandonatu dute tokiko garraioaren arautzea, estatuko arautegiak Hego Euskal Herriko eredu produktiboaren kontra jotzeaz gainera, gure garraio eredu propioaren kontra jotzen duela kontuan hartu gabe. Egoera iraultzeko Hiru sindikatuak Garraioa Salbatzeko Plana premiaz onartzeko exijitu du, milioika inbertsio eta aurrekontuak eskatzen ez duen plana da, soilik borondate politikoa behar da garraioa salbatzeko, egun sektorean dauden garraiolarien lana bermatzeko eta Hego Euskal Herriko industriaren eta ekonomiaren errealitatera eta gure gizartearen beharretara egokitzen den errepideko merkantzien garraio sarea mantenduko dela bermatzeko. Horregatik, hauek dira landu nahi ditugun ildoak:

Euskal Garraio Sare Nazionala ordenatu eta babestu Sektoreak irizpide integrala duten jokabideak behar ditu euskal garraiolari autonomoaren etorkizuna bermatzeko, eta gure sare industrialaren, eredu ekonomikoaren eta gizartearen beharraren arabera antolatutako merkantzien garraio eredua diseinatzea izan behar da helburua. Ildo horretan ezinbestekotzat jotzen dugu Eusko Jaurlaritzak zein Nafarroako Gobernuak garraioan dituzten eskumenak esplotatzea Hego Euskal Herrian merkantzien garraioa modu efektiboan arautzea eta zerbitzua maila guztietan ze baldintzetan egin behar den zehazteko. Borondate politikoa baldin badago urratsak egin beharko lirateke segituan Hego Euskal Herriko garapen ekonomikoan estrategikoa izateko konpromisoa duen sektorea bultzatzeko eta babesteko eta hala behar diren oinarrizko neurriak gure eremuan adostu eta onartzeko.
Faktura propioa Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak gasolioaren gorabeherak jasotzen duen garraiorako faktura espezifikoa arautu behar dute, Hego Euskal Herrian lan egiten duten garraiolarientzat zein kargadoreentzat derrigorrezkoa izango dena.
Bidesariak, zerga bidez Errepideak azpiegitura publikoak diren heinean, zerga bidez ordaindu beharko lirateke. Ezin dira finantzatu edo mantendu ezin direlako bat-batean ordaineko errepideetan bilakatu, eta hare gutxiago, sektore bakar batek ordaindu behar dituela erabaki. Ez ditugu azpiegitura publikoen birrordainketak onartzen, izan ere, zuzenean edo zeharka, denok erabiltzan ditugu errepideak.
Kooperatiba faltsuen aurkako neurriak Hego Euskal Herrian erroldatuta dauden eta gure herrian lan egiten duten garraio kooperatiba faltsuen kontra erakunde arteko plana abian jartzea beharrezkoa da. Foru Aldundien Ogasun eta Garraio sailen jarduera koordinatzea, baita Nafarroako Gobernuarenak ere, eta garraioaren merkatuan kooperatiba faltsuek eragiten duten iruzurra gelditzea. Eusko Jaurlaritzaren eta Nafarroako Gobernuaren Lan ikuskaritzek plan horretan parte hartu beharko lukete.
Lanaren eteteari laguntzak Lan jarduera eteteko laguntzak handitu 58 urte baino gehiago dituzten garraiolari autonomoentzat eta lan gaixotasun larriak dituztenentzat. Garraiolarien erretiratzeko adina 60 urtetan finkatzea. Diru laguntza espezifikoak eta prestakuntza programak zehaztea krisiaren ondorioz sektorea utzi behar izan duten profesionalentzat. Garraioa salbatu
Lanbidera sartzeko, hezkuntza Goi mailako hezkuntza lanbidera sartzeko erarik onena dela uste dugu. Garraiolaria izatea ez da kamioi bat gidatzea bakarrik, beste gauza asko ere badira. Gaur egun, garraioan sartzea zaila da, inbertsio ekonomiko handia egin behar baita, besteak beste. Hezkuntzaren bitartez, goi mailako ziklo baten bitartez, adibidez, benetan garraiolariak izan nahi duten pertsonek egingo lukete lan, oztopoak kenduz, baina merkatuaren erabateko liberalizazioa ekidinez.
30 eguneko ordainketa epea Europako arautegiari jarraituz, Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak dituzten eskumenen arabera arautu behar dute errepideko garraioaren sektorean zerbitzuen ordainketa ezingo dela 30 egunetik gora atzeratu, eta baldintza hori bete ezean zigor administratiboak ezarri beharko direla, bai kargadoreei zein garraiolariei.
Irakur itzazu aurrekoak hemen
Zertan gabiltza?
Historia laburtua

Sindikatu nazionala bezala 2002. urtean sortu zen Hiru. 1991tik 2002ra hiru sindikatu biltzen zuen FEDERAZIOA zen HIRU, Sintrabi (Sindicato de Transportistas de Bizkaia), Sintragi (Sindicato de Transportistas de Gipuzkoa) eta Sintraraba (Sindicato de Transportistas de Araba) biltzen zuen Federazioak. Baina, 2000. urtean hasi ziren lehenbiziko urratsak egiten Federazioa izatetik Euskal Herrian garraiolari autonomoen sindikatu bakarra izatera pasatzeko eta

hala onartu zen 2002. urtean. Hala, 2002. urteko ekainean Sintraraba desagertu eta HIRU-Araba osatzea erabaki zuten herrialde horretako afiliatuek, eta berdin egin zuen Sintragik, HIRU-Gipuzkoa sortuz. Bizkaian arazo larriak egon ziren, eta batasun prozesutik Sintrabi kanporatu zuen HIRUk. Nolanahi ere, irailean batzarra deitu zuten Bizkaiako garraiolari batzuek, eta HIRU-Bizkaia sortu zuten. 2003. urteko martxoan I. Nazio Batzarra egin zuen HIRUk eta prozesua osatu zen. Hilabete batzuk beranduago, ekainean, HIRU-Nafarroa osatu zen.

Une honetan, 1.000 afiliatu inguru ditu HIRU sindikatuak Euskal Herrian.

 

Los Llanos industrialdea, A kalea-13. Pab.

01230 Langraiz Oka

945 361 627

araba@hiru.org

 

 

 

660 402 228

bizkaia@hiru.org

 

Oria etorbidea 10, 406 bulegoa

20160 Lasarte Oria

943 364 092

gipuzkoa@hiru.org

 

Meseta de Salinas industrialdea, A kalea, 4

31191 Galar Zendea

948 281 024

nafarroa@hiru.org