Zambrana-Tutera arteko AP-68ra desbideraketak ez du hobaririk izango

Auzitegi Gorenaren erabakia argitaratu berri dute Estatuko Aldizkari Ofizialean: 1023/2017 Errege Dekretua bertan behera geratzen da eta, hortaz, baita garraiolariek bertatik (derrigorrez) igarotzeagatik jasotzen zuten hobaria ere. Egoera ekonomikoki oso larria da, izan ere, erabiltzaileak 5 eurotik 29 euro ordaintzera pasako baitira Gorenaren erabakiaren ondoren.

Eztabaida sortu zen duela egun gutxi Auzitegi Gorenak debekatzen zuena zer zen ez baitzen argi geratzen. Lehen informazioen arabera, desbideraketa zen legez kanpokoa, hau da, garraiolariek autopistatik edo N232 errepidetik ibiltzeko aukera izango zutela zirudien, baina ondoren, hobariak zirela bertan behera geratzen zirenak argitu zen, aldizkarian argitaratzearekin konfirmatu den moduan.

Derrigorrezko desbideraketaren inguruko erabakia ez omen da iraila bukaerararte argitaratuko, informazio desberdinen arabera.