Zarautzko IAT, ibilgailu arinentzat bakarrik

IAT zentroetan auto pilaketak daudela gauza nabaria da. Aurretiko hitzordua hartzen saiatu den edonork badaki Gipuzkoa nahiz Bizkaiako IAT zentroetan itxarote denbora hilabeteetakoa dela. Eusko Jaurlaritzak irtenbidea bilatu omen du: lau azterketa leku berri ireki, bi Gipuzkoan eta beste bi Bizkaian. Ekaina hasieran Zarautzeko zentroa ireki da. Hori bai, 3500 kg baino gutxiagoko ibilgailuak besterik ez dituzte ikuskatuko.

Ez dakigu benetako konponbidea edo itxurazkoa besterik ez den, baina, edozein kasutan, ez dute garraiolarion arazoa konpontzen.

Hiruren aldarrikapena kamioiek aurretiko hitzordurik ez eskatzea da, eta halaxe helarazi dio Eusko Jaurlaritzari. Garraiolari batek ez daki noiz egongo den non eta, hortaz, oso zaila da hitzordua hartzea. Ezin dugu IAT zigilurik gabe ibili, argi dago. Horregatik guztiagatik, kamioientzat aurretiko hitzordua kentzea aldarrikatzen jarraituko dugu, garraiolariek ahalik eta era erosoenean azterketa egiteko aukera bultzatuz.

Nafarroan ere bi IAT gune berri irekiko dira Cordovilla eta Iruñerrian zehaztu ez den lursail batean 2020tik aurrera. Doneztebeko IATan ere lerro berri bat irekiko da.