Cookie Consent by FreePrivacyPolicy.com

19 garraiolari hil dira 2025ean lanean

2025ean hildako garraiolariak: 22

2025ean hildako langileak: 84

PREKARITATEA HILTZAILEA

22+.- Laudioko merkataritza gune batean zain zegoen garraiolari bat hil zen abenduaren 29an kamioian bertan. Heriotza ez traumatikoa izan zen, segur aski bihotzekoa.

21+.- 48 urteko garraiolari nafarra hil zen abenduaren 17an, bi aste leheneago, Errioxako Azofra herrian jasan zuen lan istripuan izan zituen zaurien ondorioz. Azagrako garraiolariari kamioian zeramatzan hodietako bat erori zitzaion gainera, abenduaren 4an.

20+.- Garraiolaria hil zen abenduaren 15ean, astelehen arratsaldean, Iruneko Biriatu auzoan, muga inguruan egun horretan ziren ilaratan, beste kamioi batek harrapatuta. Muga itxita zeukan Trafiko Zuzendaritzak Ipar Euskal Herriko nekazariak egiten ari diren protestak direla eta.

19+.- 39 urteko garraiolaria hil zen urriaren 29an trenak bere furgoneta azpian harrapatuta Zallan BI·3651 errepideko tren pasabide batean. Amazonentzat egiten zuen lan banatzaileak.

18+.- 63 urteko garraiolari galiziarra hil zen, urriaren 15ean, asteazkenean, Muxikako Zugastieta auzoan, gidatzen zuen kamioia Euskotreneko trenbidera erorita. Hermanos Barreira enpresan lan egiten zuen, Langraitz Okako Los Llanos industrialdean.

17+.- 38 urteko garraiolari nafarra hil zen, abuztuaren 27an, goizeko 4.00etan, AP15ean, Erriberri parean, Iruñerako noranzkoan. Kamioia errepidetik artera, irauli eta bertan hil zen, Iruñean bizi eta Bartzelonako enpresa batentzat lan egiten zuen garraiolari errumaniarra. Esanguratsua da istripua gertatu zen ordua, goizaldeko 04:00ak.

16+.- 58 urteko garraiolaria hil zen, abuztuaren 14an, goizez, Errenteriako Aranguren poligonoan dagoen Merca Oiartzun arrain banaketa gunean, ziurrenik bihotzekoak jota; Mundakako Gestorganik enpresarentzat lanean ziharduen goizeko 6etan ondoezik sentitu eta konortea galdu zuenean. Bertan hil zen.

15+.- Abuztuaren 13an, 54 urteko garraiolari nafar bat hil zen, Bartzelonako portuan, EBRO ibilgailu-enpresan kamioia deskargatzen ari zela zamak harrapatuta. Lodosako txoferrak 20 urte zeramatzan Katalunian bizitzen.

14+.- 50 urteko Irungo garraiolaria hil zen, uztailaren 23an, asteazkenean, arratsaldean, Muxikako Ebaki XXI zerrategian, makina edo orga jasotzaile batek harrapatuta. Azkenportu Garraioak-eko garraiolaria jasotako zauri eta kolpeen ondorioz hil zen erietxera anbulantzian eraman zuten arren.

13+.- Eurotrans Rueda SL enpresako garraiolaria hil zen uztailaren 8an istripu ez traumatikoan, seguraski bihotzeko baten ondorioz, NOPLOIk jakinarazi duenez.

12+.- Osalanek uztailean jakinarazi zuen bere webgunean garraiolari bat hil zela ekainean Bizkaian. Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeak ez du xehetasunik eman, ez tokirik, ez garraiolariaren adinik, ezta ez-beharrearen nondik norakorik.

11+.- Transportes Europeos Gorbea enpresako garraiolaria hil zen maiatzaren 28an istripu ez traumatikoan, seguraski bihotzeko baten ondorioz.

10+.- 66 urteko garraiolaria hil zen, maiatzaren 19an, astelehenean, goizeko 6:30ean, Zaisa aparkalekuan, Irungo Behobia auzon. Bihotzekoa izan zuela uste da; izan ere, haren gorpua kamioian bertan agertu zen. Martxan zegoen eta ateak zabalik zituen.

9+.- Informazio asko ez badaukagu ere, garraiolaria hil zen Araban in itinere apirilan.

8+.- 57 urteko garraiolaria hil zen apirilaren 14an arratsaldez REPSOL enpresak A8an Lasarte eta Astigarraga artean, 22. kilometroan, Hernaniko Galarreta auzoaren parean, daukan gasolindegian. Zisternatik gasolindegian erregaia husten ari zela gaizki sentitu eta konortea galduta erori zen lurrera.

7+.- Martxoaren 13an 62 urteko gidari madrildarra hil zen trafiko istripuan Madrilen. Llaudioko Barquin y Otxoa enpresako langilea zen.

3-6+.-Martxoaren 5ean goizaldeko 4.00etan lau garraiolari hil ziren Iruñea eta Madril lotzen dituen N113 errepidean bi kamioik aurrez aurre elkarren kontra jota. Ibilgailu astun bakoitzean bina lagun zihoazen, eta laurak hil. Bi bikote ziren, bi txekiarrak eta beste biak bulgariarrak. Hauek biak Granada bizi ziren. 

2+.- Otsailaren 12an hil zen 48 urteko garraiolari andoaindarra Pasaiako Portuan lanean ari zela, astelehenean, otsailaren 3an, izan zuen bihotzekoaren ondorioz.

1+.- Otsailaren 11n 55 urteko garraiolari holandar bat hil zen Tuteran, Valcarcek Ribaforadan daukan zerbitzugunean, bihotzekoak jota.

14 hil ziren 2024an

14 garraiolari hil dira 2024an Euskal Herriko errepidetan
64 pertsona lan istripuetan

Estatistika latza da, lan istripuak gehienetan lan baldintza kaskarrekin lotuak daude. 

Hildako garraiolari gehienak 50 urtetik gorakoak dira, adin jakin batetik aurrera arreta galtzeko, bihotzeko izateko eta azken finean istripua jasateko arrisku handiagoa du garraiolariak. Arriskuan dira, beraz, garraiolariaren beraren osasuna eta bizia. Baina ez bakarrik berea, errepideko beste gidariena ere bai. 

Horregatik eskatzen ari gara garraiolariak, aurretik, 60 urterekin erretiratzeko aukera izan dezala, beste lanbide arriskutsu batzuetan ari direnak bezala.

2024an hildako 14 garraiolariak

2024/01/06   Zaragozako Osera de Ebro herrian, garraiolaria (Transportes Goitia)
                        Bi garraiolari hilak, bat euskalduna, aurrez aurre talka eginda

2024/01/06  Santurtzin 54 urtekoa (Cisternas de Alsasua) 
                     Bide bazterra jo eta kamioiak su hartuta 

2024/01/17    Cadreitan 5 urteko garraiolaria
                       Ibilgailu astunen arteko talka

2024/02/19     Itsaondon. Otsailaren 5ean izan zuen kamioi-istripuaren ondorioz  

2024/03/12.   Huescan  46 urteko langilea Transportes Avycer 
Kamioiaren bolketeak harrapaturik

2024/04/09.    Eskoriatzan 25 urteko langilea (Orixol Garraioak)
Martxoaren 16an izan zuen istripuaren ondorioz 
Zama gainera erori zitzaion

2024/04/14.  Lleidan Katalunian 59 urteko garraiolari nafarra
Belgikako garraio enpresa batean lanean, ez traumatikoa

2024/04/22.  Arren 58 urteko garraiolaria errepideko istripuan 

2024/05/13     Ejea de los Caballeros, Zaragozan AL 51 urteko Lizarrako garraiolaria Kamioia iraulita  

 2024/06/26    Etzegaraten 44 urteko garraiolari autonomoa (Patatas Gastaminza)

2024/09/26.    Lodosan 56 urteko garraiolaria kamioi istripuan 

2024/12/09  Larrabetzun 57 urteko langilea kamioi istripuan