Cookie Consent by FreePrivacyPolicy.com

15 urte daramate Gipuzkoako eta Nafarroako garraiolariek hitzarmen kolektiborik gabe

Gipuzkoako eta Nafarroako garraiolariek 10 urte baino gehiago daramatzate euren soldatak eta lan-baldintzak arautzen dituen hitzarmen kolektiborik gabe. Azkena 2008an sinatu zuten. Bizkaian eta Araban indarrean dute, baina baldintzapean. Bizkaikoa abenduan iraungitzen da, eta Arabakoa eraginkortasun mugatukoa da; UGTk bere kabuz sinatu zuen nahikoa ordezkaritza izan gabe. Beraz, enpresa handiek hainbat urtetan nahi dutena egiteko aukera izan dute, trabarik gabeko bide librea; bien bitartean, gidariek, eta bide batez euskal garraiolariek erosteko ahalmena nabarmen galdu dute. Espero dugu egoera hori zuzenduko dela datozen hilabeteetan sindikatuek Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako patronalekin dituzten negoziazioetan. Sektoreko hitzarmen kolektiboen egoera jorratu dugu Garraiolariok aldizkariaren 129. zenbakian, beste albiste garrantzitsu batzuekin batera: kamioientzako bidesaria ezarri dela Bizkaiko beste hiru errepidetan, epaitegiek baliogabetutako arauen bidez Gipuzkoan 2018tik 2021era bidegabeki kobratutako bidesarien dirua itzultzeko erabakiak, 60 urterekin erretiroa eskatzeko mobilizazioak, ekainaren 3ko traktoradaren ondoren Biriatuko mugan sortutako kolapsoa, etab.
Gainera, Garraiolariok aldizkariaren 129. zenbakiak garraiolarien iritzia, abokatuaren txokoa, aseguruen prezioak, denbora-pasak eta ohiko beste atalak ere eskaintzen ditu.

Garraiolariok129 PDFan

Aurreko zenbakiak

Garraiolariok128 PDFan

Garraiolariok127 PDFan

Garraiolariok126 PDFan

Garraiolariok125 PDFan

Garraiolariok124 PDFan

Garraiolariok123 PDFan

Garraiolariok122 PDFan

Garraiolariok124 PDFan

Garraiolariok123 PDFan

Garraiolariok122 PDFan

Garraiolariok121 PDFan

Garraiolariok120 PDFan

Garraiolariok119 PDFan

Garraiolariok118 PDFan

Garraiolariok117 PDFan

Garraiolariok116 PDFan

Garraiolariok115 PDFan

Garraiolariok114 PDFan

Garraiolariok113 PDFan

Garraiolariok112 PDFan

Garraiolariok111 PDFan

Garraiolariok110 PDFan

Garraiolariok109 PDFan

Garraiolariok108 PDFan

Garraiolariok107 PDFan

Garraiolariok106 PDFan