Alberto Núñez Hiruko garraiolari autonomoen ordezkariak martxoaren 18an, asteartean, Nafarroako Parlamentuan azaldu duenez, garraio arloko egoera bereziki penagarriek eragiten dute Nafarroako ezbehar-tasa handia: “iaz lan-istripuetan “ofizialki” hildako 22 lagunetik 9 garraioaren sektoreak izatea da horren erakusgarri.
Adierazgarria da eta aipatu du Hiru sindikatuko ordezkariak duela bi aste Fiteron izandako istripua. Lau garraiolari hil ziren bi kamioik aurrez aurre talka egin ondoren. Salatu du binaka doazela, kamioia 18 orduan ez dela gelditzen. “Batek darama bolantea, baina ondoan une horretan gidatzen ez duenak ere ez due behar bezala atseden hartzen. Nafarroako Parlamentuan LAB, ESK, STEILAS, EHNE-Etxalde, Hiru eta CGT-LKN sindikatuek egin duten Nafarroako 2024ko istripuen txostenaren aurkezpenean parte hartu du. Alberto Nuñezek, beste ordezkari sindikal batzuekin batera. “Estres etengabean da garraiolaria, ezinezkoa duten denboren araudia betetzen saiatuz, azkartasunez, abiaduraz, lan-ordu presentzial gehiegirekin, atseden gisa karga eta deskarga orduak markatuz”, esan du Alberto Núñezek eta gaineratu, istripu askoren kausa gisa sektorearen sedentarismoa eta zahartzea direla. Batez beste 56 urte dituzte garraiolariek eta arrisku handia dute istripu larriak edo gaixotasunak pairatzeko.
Hiruren ordezkariak azpimarratu du garraiolarien estresa eragiten dutela sarri enpresek, gidaldi luzeak, presak, eta presioak asko estutzen dituzte. “Horrek istripuak eta heriotzak eragiten ditu; ez bakarrik hori, ondorioz, sektorea zahartzen ari da, ez dabil gazterik, ez da jada erakargarria inorentzat. Nabarmendu du istripu hilgarri gehienak ez direla traumatikoak, hau da, aipatutako presioaren ondorioz, bihotzekoak edo iktusak pairatzen dituzte sarriegi gidariek.
Inko Iriarte LAB sindikatuko Lan Osasuneko arduradunak legebiltzarkideen aurrean adierazi duenez ez dator bat ezbeharren kopuru ofizialekin; argi eta garbi kritikatu du mutualitateen lana, kasu askotan ez baitute lan istriputzat hartzen gaixotasun eta ezbehar asko. Datu ofizialen arabera, iaz 22 istripu izan ziren Nafarroan; sindikatuen ustez, 26 dira, horietatik 9 garraioaren sektorean.
LAB, ESK, STEILAS, EHNE-Etxalde, HIRU eta CGT-LKN sindikatuetako ordezkariek Foru Parlamentuan aurkeztutako txostenaren arabera, Nafarroan iaz ofizialki erregistratutako 24.000 lan-istripu traumatikoen atzean prekaritatea dago, lan baldintza kaskarrak eta laneko prebentzio neurriak ez betetzea, hein handi batean. LABeko Inko Iriartek nabarmendu du azken hamar urteetan 140 langile nafar hil direla istripu traumatikoetan. Oso kritikoa izan da gaur egun mutualitateek duten paperarekin; “bidegabekeria larria” da jokabide hori, enpresak, lehenik eta behin, lan-istripu baten berri eman behar die eta lan-istripua izan dela aitortu. “Askotan, bi urrats horiek ez dira ematen”. Horrek orrek sortzen duen “azpi-erregistro handia” ohartarazi du.
Bestalde, CGTko Gorka Fernandezek “tamalgarria” dela esan du Nafarroan laneko hilkortasunaren hazkundea eta dinamika, “lanaren ondorioz gertatzen diren heriotza naturalizatzen” ari direla. Espainiako Bankuaren arabera 2022an enpresen irabaziak soldatak baino 7 aldiz gehiago igo zirelako, “baliabide horietako batzuk heriotzak saihesteko erabili behar zirenean”.