Warning: "continue" targeting switch is equivalent to "break". Did you mean to use "continue 2"? in /usr/www/users/apachek/hiru/wp-content/plugins/revslider/includes/operations.class.php on line 2858

Warning: "continue" targeting switch is equivalent to "break". Did you mean to use "continue 2"? in /usr/www/users/apachek/hiru/wp-content/plugins/revslider/includes/operations.class.php on line 2862

Warning: "continue" targeting switch is equivalent to "break". Did you mean to use "continue 2"? in /usr/www/users/apachek/hiru/wp-content/plugins/revslider/includes/output.class.php on line 3708
57 urteko garraiolaria hil da astelehenean lan-istripuan Larrabetzun | hiru euskal garraiolarien sindikatua

57 urteko garraiolaria hil da astelehenean lan-istripuan Larrabetzun

Errioxako Jubera herrian bizi zen 57 urteko euskal garraiolaria hil zen astelehen arratsaldean, gidatzen zuen kamioia N637 errepidetik (Txorierriko korridorea) aterata, Larrabetzu parean (Bizkaia). Ertzaintzako iturriek jakinarazi zutenez, istripua arratsaldeko seiak pasatxo zirela gertatu zen Donostiara norabidean, kamioia irauli eta gidaria ibilgailuaren barruan harrapatuta geratu zen. Suhiltzaileek atera bazuten ere, Karlos Garmendiak, «oso lesio larriak izan zituen, eta istripuaren lekuan bertan hil zen». Dena den, hildako garraiolariaren adina kontuan hartuta (57 urte), litekeena da aldez aurretik bihotzekoa izatea. 

Beraz, beste garraiolari bat hil da bere kamioian, hamabigarrena, aurten. Errepidean hildako gidarien estatistika latza gizentzen ari da. Dagoeneko hamabi garraiolari hil dira aurten Euskadiko errepideetan. Hilero bat. Guztira 61 langile hil dira aurten Euskal Herrian saihestu zitezkeen istripuetan.

LAB, ESK, STEILAS, Hiru eta ENHE sindikatuek elkarretaratzea egingo dute ostiralean 11.30etan Gizarte Asgurantzak Bilbon Gran Via 62an daukan bulegoaren aurrean, “prekarietateak hil egiten du. Patronalak eta instituzioek gaixotu eta hiltzen gaituzte “lelopean, langileen enegarren lan-istripua salatzeko, hildako garraiolariari gogoratzeko, ezbehar kopuru handia lan-baldintza txarrekin lotuta dagoela adierazteko, eta baita langileek hainbeste urte lanean eman ondoren erretiro duina izateko duten eskubidea aldarrikatzeko ere, langile guztien adina 60 urtera aurreratu ahal izateko, batez ere ezbeharren bat izateko arriskuan daudena. Garraiolarien kasuan, erretiroa 60 urtera aurreratzeko aldarrikapena historikoa da. LANE, Lanaren Nazioarteko Erakundeak, zuzenean lotzen ditu, adina eta ezbeharra izateko arriskua: “Izan ere, 55 urtetik gorakoen lan-istripuen kopurua, gainerako sektoreena baino hiru aldiz handiagoa da garraioan adin-tarte berari dagokionez”.

Hiru sindikatuak urteak daramatza garraiolarientzat ere erretiroa 60 urtera aurreratzeko eskatzen, beste profesional batzuei aitortzen zaien bezala, besteak beste, suhiltzaileei edo poliziei. Era berean, Hiruk eskatu du sektorean ematen diren bihotzeko eta beste gaixotasun kardiobaskularren kopurua kontuan hartzeko arriskuak prebenitzeko planak finkatzerakoan. Nabarmentzekoa da aurten istripuz hildako ia garraiolari guztiek 50 urte baino gehiago zituztela eta horietako askok bihotzekoak izan dituztela. Sektorea zahartzen ari da, ez dago erreleborik, gazteak ez dira garraioan hasten lan-baldintzak ez direlako onak eta duinak.

Argi dago adin horretatik aurrera erreflexuak edo arreta gal ditzaketela gidatzerakoan, arrisku handiagoa dutela bihotzekoa izateko, istripu bat eragiteko eta garraiolariaren beraren eta errepideetako gainerako erabiltzaileen bizitza arriskuan jartzeko. Kontuan izan behar da garraiolariek tona asko daramatzatela bizkarrean, eta sarri bezeroen presa eta presioak jasaten dituztela.