Cookie Consent by FreePrivacyPolicy.com

Garraiolarien gidaldiak eta atsedenaldiak behatuko ditu Ertzaintzak urriaren 17ra arte

Euskal Erkidegoko errepideetan dabiltzan kamioien kontrola indartuko du Ertzaintzak urriaren 11tik 17ra bitartean; batez ere gidaldi eta atsedenaldien araua betetzen duten begiratuko dute. Beraz, bereziki ibilgailu horiek daramatzaten takografoak ikuskatuko dituzte, arreta berezia jarriko dute gidaldietan eta atsedenaldietan. 

Gasteizko Gobernuko Segurtasun Saileko iturriek jakitera eman dutenez, agenteek baimendutako gidaldiak gainditzen diren, ezarritako atsedenaldiak egiten diren, takografoak funtzionatzen duen edo miaketak faltsutzeko eta polizia-kontrolak saihesteko manipulatu den egiaztatuko dute.

Kamioiak eta autobusak zaintzeko eta kontrolatzeko kanpaina datorren igandean, urriak 17an, amaituko da.