Cookie Consent by FreePrivacyPolicy.com

A1a itxi egingo dute hiru gauetan Argantzun eta Armiñon artean Madril aldera norazkoan

Martxoaren 11tik 14ra, asteartetik ostiralera, itxita egongo da A1 autobidea, gauez, Madrilerako noranzkoan, Argantzun eta Armiñon artean . AP1erako lotunea handitzeko eta hobetzeko Armiñonen egiten ari diren bide-lanen ondorioz. Trafiko-etenak Argantzun eta Armiñon arteko tarteari eragingo dio, martxoaren 11, 12, 13 eta 14an, 22:30etik 5,30era bitartean. Bidean oharrak jakinarazteko seinaleztapen berriak jarriko dira eta bideen erdibitzaileetan hobekuntza lanak egin. 

Aurreikusitako mozketek gauero 7 orduko iraupena dute, ondorengo egun eta ordutegietan:
• Martxoaren 11ko 22:30etatik martxoaren 12ko 5: 30etara.
• Martxoaren 12ko 22:30etatik martxoaren 13ko 5: 30etara.
• Martxoaren 13ko 22:30etatik otsailaren 14ko 5: 30etara.

Hiru gau horietan, 22.30etatik hurrengo goizeko 5.30etara bitartean, trafikoa CL127 errepidetik desbideratuko da, errepide horren eta N1 zaharraren arteko lotuneraino, eta handik Armiñongo lotuneraino. Bertan, ibilgailuek dagokien adarra hartuko dute, (gehienek AP1, Burgos/Madrilerako noranzkoan, eta A1, Miranda de Ebrorako eta Logroñorako noranzkoan (N124).

Argantzungo lotunetik Madrilerako irteera ere moztu egingo da trafikoarentzat, eta, beraz, CL127tik Madrilerako noranzkoan joan nahi duenak ibilbide alternatiboa erabili beharko du N1 zaharretik barrena. Udako trafiko operazio berezietan desbideratze berbera erabiltzen denez CL127an eta N1 zaharrean aurretik dauden seinaleak erabiliko dira desbiderapenaren berri emateko. A1 errepidearen ibilbide alternatibo naturalak dira. 

Aurreikusitako lanak egiten diren bitartean, ezin izango da garraio berezirik ibili A-1 autobiaren tarte horretan, beheranzko noranzkoan (Irun-Madril noranzkoa).