Cookie Consent by FreePrivacyPolicy.com

Absentismoaren inguruko enpresarien gezurra salatu dute sindikatuek

LAB, ESK, Steilas, EHNE-Etxalde eta Hiru sindikatuek Bilbon Arazoaren 7an aldarrikatu dute benetan ez dagoela lanean “absentismo arazorik, lan osasuneko araudia errespetatzen ez duen patronala baizik”. Hain juxtu Plaza eliptikotik The Artist hoteleraino bidea egin dute sindikatuetako partaideek, bertan Confebask EAEko patronalak jardunaldi batzuk egin baititu, Euskal Herriko lan absentismoa aztertzeko eta zuzentzeko asmoarekin. 

Patronala darabilen “ondo antolatutako kanpaina” salatu dute sindikatuek. “Mezu argia zabaltzen dute: langileok bajak hartzen ditugu alperrak garelako edota beste motako baimenak baliatzen ditugu lana egin nahi ez dugulako”. Sindikatuen ustez, mezu hori indartu nahi dute Confebaskek antolatutako jardunaldietan eta horri erantzun zaio. 

Sindikatuek ustez ez da egokia baja arrunten kontrola mutualitateen esku uztea, horrek ugaritu ditu ausentziak. “Enpresek badakite prebentzioa landu eta lanpostu osasuntsuak sortuz gero, bajen kopurua modu nabarmenean jaitsiko litzakeela” esan du Inko Iriarte LAB sindikatuko arduradunak. “Jakina, atzean langileek beren borrokaren bidez urteetan lortutako eskubideen aurkako joera dauka patronalak. Esaterako gaixo egonda ere lanera bidaliko lituzte”. 

Confebaskek antolatutako ekitaldiaren aurrean eserialdia egin dute eta txistu parte hartzen ari zirenenei. Jaurlaritzari eskatu diote ez egiteko patronalaren ardudio faltsuei kasurik egin. Mikel Torres Ekonomia, Lan eta Enpleguko Lehendakariordeak jardunaldietan parte hartzea kritikatu dute.