Hiru sindikatuak ADR eta CAP ikastaroak eskaini ditu Lasarte-Orian eta Langraitz-Okan, orain arte, eta Larrabetzuko bulegoan ere hasiko da garraiolariek behar dituzten baimenak eskuratzeko edo berritzeko ikastaroak ematen. Interesatuek harremanetan jarri eta izena eman dezakete sindikatuaren bulegoetan. Esan bezala, Bizkaian ere antolatuko da CAP karneta berritzeko ikastaroa, irailaren 24-25ean, urriaren 1ean, 2an eta 8an, Larrabetzun. Lasarten emango diren hurrengo ikastaroak bi izango dira: ADRa lortzeko ekainaren 25, 26 eta 27an, CAP karneta berritzeko (prestakuntza jarraitua), uztailaren 2-3an, 9-10ean eta 16an. Ikastaroak egiteko interesa duen edonor jarri daiteke Hirurekin harremanetan, berauen antolaketari buruzko informazio eguneratua jaso ahal izateko sindikatuak lau herrialdetan dituen bulegoetan.