Cookie Consent by FreePrivacyPolicy.com

AHTren aurkako ekintza ikusgarria Nafarroako enpresarien egoitzan

Abenduaren 2an goizaldera, AHTren aurkako ekintza egin dute Nafarroako enpresarioen egoitzan. TAV Ez  leloa margotu dute AHTaren aldeko plataformaren publizitate panel baten gainean. AHTarekiko desobedientzia aldarrikatzen duen Mugitu! Mugimenduak egin du ekintza, Iruñeko Zaragoza etorbidetik gertu, NEK, Nafarroako Enpresarioen Konfederazioaren egoitzaren kanpoaldean, AHTaren aldeko propagandazko publizitate erraldoi batean. Nafarroako AHTren aldeko Plataformak sinatutako afixe horretan, “etorkizuneko trena hartzeko” gonbidapena egiten dute. Mugitu!ko ekintzaileek, aldiz, AHT EZ leloa eta aldarrikapena margotu dute haren gainean. 

La imagen tiene un atributo ALT vacío; su nombre de archivo es image-1.jpeg

Mugituko kideen iritziz, AHTaren aldeko Nafarroako Plataforma enpresa-eliteek bi gobernuei Madrilekoari eta Nafarroakoari presio egiteko lobbya da, obrak bizkortu ditzaten, euren ustetan nahi baino motelago doazelako. Era berean, tren azkarraren aldeko iritzi korronte bat sortu nahi dute jakina baita Nafarroako gizartearen zati handi batek ez duela babesten makro azpiegitura hori. Izan ere, oro har, herritarren iritziz, ingurumen-eraso onartezina da AHTa, negozio pribatuetarako diru publikoaren xahuketa, eta klase dirudunen trenaren mesedetan herritarrek erabiltzen duten ohiko trenaren etengabeko suntsitzailea. 

AHTaren Aldeko Plataformaren jokabidea salatu dute Mugituko kideek, “enpresa-elite horiek dira AHTaren obretan pairatzen diren sasi-esklabotza baldintzen errudunak: Euskal Herria osoan dagoeneko 13 heriotza eragin dituzte baldintza horiek. Era berean, obren ondorioz azken urteotan jasaten ari den aurrekaririk gabeko ingurumen-suntsiketaren arduradunak dira. Halaber, jendarte-pobretze testuinguru orokorraren baitan, dirua poltsikoratzen jarraitu nahi dute azpiegitura eta obra erraldoi horri esker, oinarrizko sektoreetan, hala nola osasungintzan zein hezkuntzan, murrizketak areagotu eta pribatizazioak bultzatzen diren bitartean.  

Mugituren ustez, AHTaren aldeko mafia da Plataforma hori, krisi sozial globalaren baitan, AHTa bizkortzeko Gobernuak presionatzen dituen mafiaren papera bere gain hartzen baitu. 

Horregatik guztiagatik, krisi sozial globalaren testuinguru orokortuan azpiegitura hori bizkortzeko gobernuak presionatzen jarraitzea mafiaren papera bere gain hartzea da, Plataforma hori baita AHTaren mafia. Aldiz, Mugituk deia luzatu die herritarrei azpiegitura erraldoiaren aurka desobedientzia aldarrikatzen eta AHTaren alde itzalean eta ezkutuan dihardutenei mozorroa kentzen jarraitu dezaten.