Beasain eta Bergara lotzen dituen Ap636 autobia erabat itxita egongo da Deskargako mendatearen zatian, Zumarraga eta Antzuola artean, uztailaren 21 eta 22an, astelehen eta astearte gauean, gaueko 22:30etatik goizeko 5:30ak arte, Bidegik jakinarazpenak eta informazioa emateko panelak berrituko dituelako autobiaren tarte horretan, Gipuzkoako Foru Aldundiko Trafikoko arduradunek jakinarazi digutenez.
Astelehenetik astearterako gauean autobia itxita egongo da Beasainerako noranzkoan, Bergara iparraldea, Antzuola eta Urretxu-Legazpiko sarbideen arteko zatian. Sarrera horiek itxita egongo dira. Asteartetik asteazkenerako gauean, tarte bera egongo da itxita, baina Bergarako noranzkoan; ordutegia ere berdina izango da, gaueko 22:30etik 5:30era. Kasu honetan, Zumarraga eta Urretxu-Legazpiko sarbideak egongo dira itxita. Alternatiba gisa, GI-2632 errepidea erabiltzea gomendatzen dute arduradunek. Lanak gauez egingo dira, trafikoan ahalik eta kalte gutxien eragiteko.
Informazio gehiago nahi izanez gero, deitu 011 telefono-zenbakira, edo kontsultatu@trafikoaEJGV eta www.trafikoa.euskadi.eus helbideetan.



