Arabako Foru Aldundiak bidesarien maukari eutsiko dio. Ap68 autopista publikoa izango da 2026ko azaroaren 11tik aurrera, baina ez doakoa. Aldundiak bidesaria kobratzen jarraituko du Arabako partean. Prestatzen ari den foru arauaren arabera AP68an ibilgailu guztiek ordainduko dute eta beste errepidetan bidesaria jarriko zaie kamioiei. Gipuzkoan eta Bizkaian bezala ibilgailuen matrikula irakurtzen duten VIA-T sistemaren bidez.
Arabako Foru Aldundiaren asmoak errefusatzen ditu Hiru sindikatuak, bai ibilgailu guztiei AP68an bidesaria kobratzen jarraitzeko erabakia eta baita lurraldeko beste hainbat bidesaritan kamioiei bidesaria ezartzeko hartutako autoa. Sindikatuaren ustez, kamioiei bidesaria jartzearen helburu bakarra diru bilketa da, garraiolarien kontura dirua biltzea. “Kasu honetan, Arabako Foru Aldundiak bizkarra ematen dio jarduera ekonomikoaren eta zerbitzu publikoaren funtsezko sektore bati, hau da, salgaien errepideko garraioari, eta tasak berrordaintzera behartzen du teorian publikoak diren bideetan”.
Sindikatuaren ustez, bidesaria baztertzailea da, garraioan parte hartzen duten beste guztiak ordaintzetik kanpo uzten dituelako, garraiolaria kostu hori aurreratzera eta bere gain hartzera behartzen duelako, kontuan hartu gabe garraiolariek izaten dituzten zailtasunak gero gastu extra hortiek bezeroei kobratzeko eta egindako zerbitzuaren fakturan gehitzeko.
Ap68 autobidea, Bilbo-Zaragoza, publikoa izango da Arabako zatian 2026ko azaroaren 11tik aurrera. Horrek ez du esan nahi doakoa izango denik. Arabako Foru Aldundiak Hiru sindikatuko ordezkariei jakinarazi die AP68an bidesaria kobratzen jarraitzeko asmoa duela, azaroaren 11tik aurrera ere. Egun horretatik aurrera jabetza publikoa izango du autobideak.
Kamioiek, autoek bezala, ordaindu egingo dute AP68an irailaren 11tik aurrera eta aurrerago beste zenbait errepidetan ere. “Erabiltzen duenak ordaindu dezala” leloarekin Arabako Foru Aldundiak Gipuzkoa eta Bizkaikoek hartutako bidea segituko du. AP68 autobidearen Arabako zatian hasiko da kamioiei bidesaria. Azaroaren 11tik aurrera publikoa izango da, baina ez da dohainik izango. Ibilgailu guztiek ordainduko dute. Bien bitartean kamioi astun eta arinek beste errepideetan ordaindu dezaten foro araua prestatzen ari da Aldundia. Kamioiei jarriko zaien bidesaria, pìxkanaka hedatuko da beste bide batzuetara.
Aldundiak iragarri du kamioiek egungo prezioen erdia ordainduko dutela, gutxienez hurrengo 5 urtetan. Iragarpen horrekin batera , Aldundiko ordezkariek berretsi dute era berean, Arabako beste errepide batzuetan kamioiei bidesaria jartzeko egin beharrekoak burutzen ari direla.
Oraingoz, Aldundiak iragarri du bidesaria %50 jaitsiko diela kamioiei azarotik aurrera, eta %70 gainerako ibilgailuei. Eta hasi da kamioien bidesari hori justifikatzeko kanpaina ere; Aldundiko ordezkariek adierazi dutenez, Araban dabilen trafiko gehiena kanpokoa da, %90 AP68an. Hiruk kontrako iritzia du, kanpoko kamioiak astean behin pasatzen dira. Lurraldeko garraiolariak, aldiz, egunero ibiltzen dira.
Aldundiak jakinarazi du teknologia berriak erabiliko dituztela kobratzeko, Gipuzkoan eta Bizkaian erabiltzen den free flow izeneko portikoen metodo dinamikoaren bidez. Matrikulak irakurri eta kontrolatzen ditu sistema adimenduak, ez da ordainlekurik egongo, ibilgailuak automatikoki identifikatuta.



