Cookie Consent by FreePrivacyPolicy.com

Arkaitz Agirrezabala Hiruko garraiolaria hil da lanera zihoala izandako moto istripuan

Arkaitz Agirrezabala Soraluze hainbeste urtean Hiruko kide izan den 46 urteko garraiolari zumaiarra maiatzaren 14 gertatu zitzaion moto istripu batean izandako zaurien ondorioz hil da ekainaren 3an. Hiru sindikatuko garraiolari autonomoek euren samina adierazi nahi diote garraiolari gaztearen senide eta lagunei. 

Istripua maiatzaren 14an goizean goiz izan zen motorrean lanera zihoala. Izan ere, moto eta auto zalea zen 46 urteko zumaiarra. BMW auto bat ere prestatuia zuen lasterketetan ibiltzeko. Motorrean hil zen lanera zihoala, beraz “in itinere” gertatutako istripuan. Euskal Herrian 2026an lan istripuan hil den zazpigarren garraiolaria da. 

Olaberria inguruan aritu zen urtetan lanean burdinarekin. Normalean aldarte onarekin. oroitzapen ona dute lankide eta lagunek. Pena handia hartu dute guztiek. “Oso langilea eta atsegina zen”. Besarkada, bi alabei, guraso eta anaiari.