Aseguruak

DERRIGORREZKO ASEGURUA

Garraiolariek garraiolarientzat pentsatutako estaldurak

SALGAIEN ASEGURUA

Prezioa begiratu, baina baita estaldurak ere

ERANTZUKIZUN ZIBILAREN ASEGURUA

Estaldura onenak prezio ezin hobean

babesalogo

Babesa Hiru Sindikatuko garraiolariek sortutako autogestio tresna bat da. Bere oinarria elkartasuna da oinarria. Babesak Borondatezko Gizarte Aurreikuspen Erakunde (BGAE) baten forma du.

 

hiru-web-irudiaen-plantila_froga

Zer eskaintzen du Babesak?

Onura anitz. Babesak onura ekonomikoak ekartzen dizkio garraiolariari. Ardatz nagusia ibilgailua baldintza onenetan arrisku orotara aseguratu eta ezbeharra izanez gero kalitatezko zerbitzua eskaintzea da. Garraiolariarentzat bere lanerako tresna, kamioia, ahalik eta azkarren berriz prest edukitzea da garrantzitsuena; tramiteen berehalako kudeaketa eta ibilgailuaren konponketa azkarra: zenbatetsi, konpondu eta lanera!

Babesa aurrezteko era bat ere bada. Baja emateko arrazoia eta ezbehar kopuruaren arabera, garraiolariak primetan ordaindutako %60eraino berreskuratzeko aukera dauka.

Babesak esperientzia, eraginkortasuna eta kontrol zorrotza eskaintzen ditu. Jarduera eredugarria dauka, urtero gainditzen dituen auditoriek argi uzten duten moduan. Bitartekaririk gabe lan egiten dugu eta horrek itxarote denbora murrizten du, Babesaren ezbeharren kudeaketak argi erakusten duen bezala. Garraiolari bazkidearen interesa gailentzen da beti.

Babesak ibilgailuaren prezio eguneratuaren bitartez kalkulatzen du primaren balioa, denbora igaro ahala, ibilgailuak balioa galtzen duen heinean, prima ere gutxitzen joango delarik. Zazpigarren urtetik aurrera, ibilgailuak hondar balioa izango du gainera.

Urte naturalaren arabera egiten da balioztatzea. Ibilgailuak %20ean galtzen du balioa lehenengo urtean eta %10ean hurrengoetan, zazpigarren urterarte. Zer esan nahi du honek guztiak? Ibilgailuak dauzkan urteak edukita ere, garraiolariarentzat interesgarria dela lan tresna arrisku orotara aseguratua edukitzea.

Berehala erantzuten dugu ezbehar baten aurrean eta bazkideak ibilgailua konpondu nahi duen tailerra aukeratu dezake.

Lapurretaren aurkako gailuaren ezarketa. Babesako bazkideek giltzik gabe ibilgailua abiaraztea ekiditen duen lapurretaren aurkako gailu bat ezarri behar dute. Gailuak, gainera, ibilgailua martxan jarriz gero, non dagoen jakitea eta motorra geldiaraztea ere bideratzen du.

Hirugarrengoen erruagatik izandako ezbeharretan diruaren aurreratzea. Hirugarrengo baten erruagatik Babesako ibilgailu bat konpondu behar denean eta konponketa, peritatze, edo tailerraren ordainketa sektorean ohikoak diren denboretatik luzatzen denean, bazkideak diruaren aurrerapena eskatzeko aukera izango du (beharrezkoak diren datuak emanda) eta Babesak konponketaren zenbatekoa aurreratuko du (1800 euroko frankizia izan ezik). Bazkideak aurreratutakoa itzuli beharko dio Babesari hirugarrengoaren aseguru konpainiak ordaintzean, interes edo finantza kosturik gabe.

Aldi baterako lanerako ezintasun kasuetan bazkidetza eteteko aukera dago, beti ere beharrezkoa den dokumentazioa aurkeztu eta jarduerarekin jarraitzeko beste inor kontratatzen ez denean. Bazkide oso moduan zenbatuko da denbora hau eta urte bukaeran, bitarte honetan primetan ordaindutakoa itzultzeko eskatzeko aukera izango du bazkideak.

Sorospena. 6000 eurotaraino Hiruren aseguruen estaldurapean egongo da sorospena (3000 euro erreskatea, 3000 euro atoian eramatea). Zenbateko hontatik aurrera Babesa egingo da ordainketaren erantzule.

Bazkideen eskubide ekonomikoak. Arrisku primetan ordaindutako %60aren itzulera, ezbeharrik izan ez bada, elkartetik ondorengo arrazoiak direla medio baja emanez gero:

  • Erretiroa edo jarduerarekin jarraitzea ezinezkoa egiten duen lanerako ezintasun iraunkorragatik.
  • Bazkide bezala bost urte igaro ondoren jarduera uzteagatik.
  • Borondatezko bajagatik, bazkide bezala hamar urte igaro ostean.
  • Hiruko afiliatua izan.
  • Derrigorrezko asegurua Hirurekin izan.
  • Behin bakarrik eta bazkideak dituen ibilgailuak edukita ere, 900 euroko hasierako ekarpena egin behar da. Ekarpen hau eskubide ekonomikoetara gehituko da. Gainera, kosturik gabe finantzatu daiteke 18 hilabetetara (50 euro/hilabetean).
P5213392

Informazio gehiago nahi? Deitu!

Sindikatua
HIRU ASEGURUAK
Momentu oro segurtasuna zure bidaia laguna izan dadin, Hirun aseguru etxe desberdinekin hitzarmenak sinatzen ditugu, gure afiliatuek abantaila eta prezio onenak izan ditzaten.  

Gure salneurri eta baldintzak begira itzazu. Azalpen gehiago behar izanez gero, jarri gurekin kontaktuan:

Marta Pérez Álvarez | 945 361 991 | aseguruak@hiru.org