Cookie Consent by FreePrivacyPolicy.com

hiru sindikatua

Kamioientzako Renove planetik kanpo utzi dituztela salatu dute arinean dabiltzanek
||
Garraio arinaren sektorean lan egiten duten garraiolari autonomoak baztertu egin dituzte Kamioientzat Euskal Administrazioak aurkeztu duen Renove planetik. Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuak aurkeztu zuen aurreko asteburuan jaurlaritzaren egitasmoa, garraio-ibilgailuen flotak modernizatzeko Renove plangintza hori. Iragarritako laguntza-planak...
continue reading
Lana uzteko laguntzak 65 urte beteta dituzten garraiolarientzat ere ez dira iristen
||
Jarduera bertan behera uzteko emandako diru-laguntza ofiziala ez zaie iritsi ezta 65 urte beteta eta erretiroa hartzeko eskubidea duten garraiolariei ere. Horietako batzuek, 65 urtetik gorakoek eta lanerako ezintasuna aitortua dutenek baino ez dute jaso; gainerako guztiak kanpoan geratu dira,...
continue reading
Hormigoi-kamioiek ez dute takograforik behar pasa den irailaren 21etik
||
Irailaren 21etik indarrean dira gidatzeko eta atseden hartzeko arauari Madrilgo Gobernuak jarri dizkion salbuespenak. Hala, irailaren 6an onartutako Errege Dekretuaren arabera, hormigoiaren eta eraikuntzako makinen garraioa takografoaren erabilerari buruzko arauak betetzetik salbuetsita da, baita garraiolarien gidaldiak eta atsedenaldiak betetzetik ere....
continue reading
Garraio enpresa handiak lagundu eta garraiolari autonomoa baztertu dute kamioientzako Renove planean
||
Azaroaren 15era arte zabalik da kamioientzako Eusko Jaurlaritzak abian jarri duen Renove planaren eskaerak aurkezteko epea. Bide telematikoz egin beharko da garraioan dabiltzan kamioiak modernizatzeko eta aldatzeko laguntzen eskaera, guztira zazpi milioi eurotik gora gehienak garraio-flota handiek eramango dituzte. Kamioi...
continue reading
Autonomoek kotizazio-sistema berri bat izango dute urtarrilaren 1etik aurrera
||
Langile Autonomoen Araubide Berezia berritu du Madrileko Gobernuak eta beraz aldaketak izango dira garraiolari autonomoen kotizazio-sisteman, 2023ko urtarrilaren 1etik aurrera. Lan-kontraturik gabeko jarduera ekonomikoetan dabiltzanek kotizatu beharreko zenbatekoa kalkulatzeko, mozkin edota irabazi-tarte batzuk dituzten taula batzuk erabiliko dira. Horiek finkatzen...
continue reading
N1 eta A15ean sarri dabiltzan garraiolariek deskontua izango dutela dio Oiarbidek
||
N1 eta A15 errepideak sarri erabiltzen duten garraiolarientzat deskontuak izango direla adierazi du Aintzane Oiarbide Gipuzkoako Azpiegitura diputatuak. Gipuzkoako Foru Aldundiak bi errepide horietan kamioiei 2023 hasieran ezarriko dien bidesariei Europako Batzordeak oniritzia eman diola jakinarazi ondoren, Oiarbidek adierazi du...
continue reading
Irun erdia blokeatzen dute uda partean Biriatuko ilaratik ateratako ibilgailuek
||
Irteera eta itzulera operazioek betidanik izan dute eragina Irungo mugan, baina aurtengo udakoa berezia izan da. Ia egunero izan dira auto ilarak Biriatuko ordainlekuan, 12 kilometrotarainokoak. Horrelakoetan batzuk autopistatik ateratzen dira Hendaiako beste bi pasabideetatik saiatzeko eta autoz betetzen da...
continue reading
Irun ibilgailuz betetzen da Biriatun udan izaten diren auto ilaren ondorioz
||
Udako gertakariak jaso ditugu Garraiolariok aldizkariaren iraileko alean. Jakina da, irteera eta itzulera operazioek betidanik izan dutela eragina Irungo mugan, baina aurtengo udakoa berezia izan da, ia egunero izan baitira auto ilarak Biriatuko ordainlekuan, 12 kilometrotarainokoak. Horrelakoetan batzuk autopistatik ateratzen...
continue reading
Adostutako zamalanak aparte ordainduko zaizkie garraiolariei
||
Irailetik indarrean dago jada zamalanak egiteko debekua garraio astunaren alorrean, behin sei hilabeteko luzamendua amaituta. Martxoan onartutako 3/2022 Errege Lege Dekretuak arauaren salbuespen batzuk jasotzen ditu, eta ezartzen du, garraiolariaren eta bezeroaren artean zamalanak egitea adosten den kasuetan, karga-deskarga aparte...
continue reading
N1 errepidea larunbat gauean itxi egingo dute bidesaria kobratzeko arkupea jartzeko
||
Larunbata irailaren 10ean gauerditik 11 igande goizeko seiak bitartean erabat itxiko dute N1 errepidea Tolosa parean bidesaria kobratzeko arkupea jartzeko.  Bide Azpiegituretako Foru Departamentuak jakinarazi duenez, itxiera igande honetako, irailak 11, 00:00etatik 06:00etara izango da, 1,3 kilometroko tarte batean, N1aren...
continue reading