Cookie Consent by FreePrivacyPolicy.com

hiru sindikatua

Ertzantzak ez die utzi garraiolariei, ez Bilbo erdigunera sartzen, ez portura hurbiltzen
||
Garraioan astebeteko geldialdia bete da, HIRUk sektorearen arazoak azaldu ditu, bere aldarrikapenak aurkeztu administrazioen aurrean, eta uste du unea dela Eusko Jaurlaritzari, Foru Aldundiei eta Nafarroako Gobernuari zuzenean eskatzeko garraioaren egoera jasangaitzari irtenbidea emango dien beharrezko neurriak har ditzatela. Iruñea,...
continue reading
Hiruko garraiolarien kamioi karabana jendetsua Oiartzundik Donostiara
||
Ikusgarria izan da garraiolari autonomoek goizean Oiartzundik Donostiara egindako kamioi karabana. Ehunka kamioik hartu du parte garraioaren egoera larria salatzeko, sektorean baldintza duinak aldarrikatzeko eta neurri zehatzak eskatzeko. Adegitik eta Batzar Nagusietatik pasa dira, Gipuzkoako enpresarien elkarteari tarifen berrikuspena babestu...
continue reading
Hiruko garraiolarien kamioi karabana jendetsua Jaurlaritzaren aurrean
||
Hiruk oso positibotzat jo ditu asteartean eta asteazkenean Iruñean eta Gasteizen, hurrenez hurren, egindako mobilizazioak, garraiolari autonomoen erantzun ikusgarriagatik eta parte-hartze zabalagatik. Iruñeko eta Gasteizko kamioi-martxetan ehunka garraiolarik hiriburuetako etorbide nagusiak zeharkatu dituzte. Horrela, Altsasun larunbatean egindako ezohiko batzarrean hartutako...
continue reading
300 kamioitik gora Iruñako kaleetan ibili dira garraio duinaren alde
||
Iruñeko kaleetara eraman du kamioien martxa batek garraioaren egoera kritikoa martxoaren 15ean, asteartean. 300 kamioik eta furgonetak baino gehiagok, asko Tradisnako kideenak, parte hartu dute Hiru sindikatuak deitutako karabana zaratatsu eta ikusgarrian. Bideko Aterpek Galarren dituen instalazioetatik 10.30etan abiatuta pare...
continue reading
Garraio Duinaren aldeko mobilizazioak Iruñan eta Gasteizen
||
Hiruko garraiolari autonomo gehienek Garraioaren Defentsarako Plataformak deitutako lanuzte mugagabea babestu dute eta astelehenetik geldi daude. Ezin denez jakin zenbateraino garestituko den erregaia, ezinbesteko jotzen dute garraioaren tarifak gasolioaren prezioaren igoeraren arabera berrikustea, gutxienez hamabost egunean edo hilabetean behin behintzat. Gainera, Plataformaren aldarrikapenak...
continue reading
Hiruren gehiengoak lanuztea babestu eta kalera aterako dira garraiolariak
||
Hiru Euskal Herriko garraiolari autonomoen sindikatuko kideak larunbat goizean ezohiko batzarrean Altsasun bildu eta gehiengoak datorren astelehenetik aurrera Garraioaren Defentsarako Plataformak deitutako lanuzte mugagabea babestea erabaki zuen. Astelehenean hasiko dira bezeroei tarifen igoera eskatzen, asteartean Iruñan Nafar Gobernuaren aurrean konzentratuko...
continue reading
Hiruko garraiolarien ez-ohiko batzarra hilaren 12an Altsasun
||
Hiru, Euskal Herriko garraiolari autonomoen sindikatuak ez-ohiko batzarra burutuko du datorren larunbatean, martxoaren 12an, goizeko 10.00ean hasita, Altsasuko Iortia kultur guneko aretoan. Bi gai jorratuko dira, garraio sektorearen egoera larria eta horren aurrean Euskal Herriko garraiolari autonomoek hartu beharreko erantzuna....
continue reading
Ukraniara laguntza bidaltzeko kamioiak eskatu dituzte Kantabriatik
||
Ukraniara laguntza bidaltzeko kamioien eskaera egin dute kantabriatik. Bertako elkarte bat Ukraniara bidaltzeko botika, pardel, arropa eta jatekoak biltzen ari da, besteak beste. Ostiralean kamioi bat atera da Poloniarantz, eta hurrengo egunetan beste bizpahiru beteko dituztela adierazi dute. Laguntza eramateko...
continue reading
Garraioa bultzatzeko zenbait neurri hartu ditu Madrileko Gobernuak
||
Madrilgo Gobernuak 3/2022 Errege Lege Dekretua onartu zuen astearteko ministroen kontseiluan, garraioaren sektoreko zenbait jarduera makur arautzeko eta zuzentzeko helburuarekin. Asteazkenean, 2022ko martxoaren 3an, argitaratutako araudi berriak abenduan Gobernuak eta garraiolari handien ordezkariek adostutakoa bildu du eta garraiolarien hainbat eskaerei...
continue reading
Garraiolariei ez die bidesarien dirurik itzuliko Gipuzkoako Foru Aldundiak
||
Hiru sindikatuko garraiolari autonomoek ez dute ulertzen Gipuzkoako Foru Aldundiak atzera bota ziren bidesarien itzulketaren inguruan daukan jarrera. Bidegiko arduradunek esan dutenez ez dute garraiolarien erreklamazioei jaramonik egiteko asmorik, beraz ez dute A15 eta N1 errepideetan kamioiei 2018tik bidegabeki kobratutakoa...
continue reading