Cookie Consent by FreePrivacyPolicy.com

hiru sindikatua

N1 errepidean zirkulazioa erabat moztuko da ostiralera arte gauez Andoainen
||
Gipuzkoako Foru Aldundiko trafiko arduradunek iragarri dutenez, N-1 errepidea gauez itxi egingo dute Andoainen, 448.5 eta 451.0 kilometroen artean, otsailaren 9ra arte. Esan bezala aste osoan zehar N1eko zati hau erabat itxita egongo da Irungo noranzkoan, Andoain eta Lasarte artean...
continue reading
Abeltzainen grebagatik gidaldi eta atsedenaldien araudia malgutu du Trafiko Zuzendaritzak
||
Datorren igande gauerdira arte frantziar errepidetan dabiltzan garraiolarien gidaldiak luzatu eta atsedenaldiak laburtzeko erabakia hartu du Trafiko Zuzendaritzak, nekazari galiarrek azken egunetan Gobernuaren aurka lurralde horretako errepideetan eta bi estatuen arteko mugan egindako protestek eragindako ondorioak arintzeko. Eguneko gidaldia 9tik...
continue reading
Euskal sindikatuek Administrazioaren zorroztasuna eskatu dute patronalak lan osasun arauak bete ditzan
||
2023ko laneko ezbeharren txostena aurkeztu dute otsailaren 1ean Bilbon LAB, ESK, STEILAS, EHNE, Etxalde eta HIRU sindikatuek. Iazko lan-istripu eta gaixotasun profesionalen inguruko datuen bildumak berretsi egin du azken urteotako joera. Lan orduetan hildako langileen kopurua oso handia da, azken...
continue reading
Rural Kutxak eta Bideko Aterpek lankidetza hitzarmena berritu dute
||
Bideko Aterpe kooperatibak eta Caja Rural Kutxak lankidetza hitzarmena berritu dute 2024rako, Hiruko garraiolari autonomoentzako baldintza bereziekin. Bideko Aterpe txartela doakoa izango da nahi duten guztientzat, eta deskontu bereziak egingo zaizkie txartela, Gizarte Segurantzako eta autonomoen kuotak zein zergen ordainketa...
continue reading
Lan istripu kopurua, batez ere errepidean, hazi egin da Nafarroan sindikatuen iritziz
LAB, CGT, Steilas, ESK, EHNE eta Hiru sindikatuek urtarrilaren 23an Iruñean emandako prentsaurrekoan ohartarazi zuten Nafarroan lan-istripuek gora egin dutela, eta kontuan hartuta "lan-ezbehar asko errepidean gertatzen direla", Nafarroako agintariei eskatu diete "berehalako neurriak har ditzatela desplazamendu kopurua murrizteko". besteak...
continue reading
Garraiolari bat hil da, N121 errepidean, Cadreitan, bi kamioien arteko istripuan
||
59 urteko garraiolari bat hil da asteazkenean, urtarrilaren 17an bi kamioik goizeko 8:25ean aurrez aurre talka eginda, Iruña eta Tutera arteko N121 errepidean, Cadreita herriaren parean. Zisterna eta garabiaren arteko ezbeharrean beste garraiolari bat larri zauritu da, politraumatismoekin, eta helikoptero...
continue reading
Euskal sindikatuen protesta Santurtzin portuan hildako garraiolaria gogoratzeko
||
LAB, ESK, STEEILAS, EHNE eta HIRU sindikatuek elkarretaratzea egin dute ostegunean, urtarrilaren 11n, goizeko 10.30ean, Santurtziko Udalaren aurrean, astearte goizean Bilboko Portura bidean Mamarigan hildako garraiolaria gogoratu, omendu eta, aldi berean, horrelako ezbeharrak gehienetan garraiolarien lan baldintza kaskarren ondorio direla...
continue reading
Sindikatuen protesta Bilboko portuko sarreran hildako garraiolariarengatik
||
Zisterna-kamioia gidatzen zuen garraiolaria hil da Bilboko portuko sarreran, astearte goizeko 08:50ak aldera, N-644 errepidean, Mamarigako tunelen parean, Santurtzin. Bazterra jo eta sua hartu du ibilgailuak. Litekeena da garraiolariak zorabio edo ondoezen bat jasan izana istripua gertatu aurretik; izan ere,...
continue reading
Correos Express-eko hamaika langile kaleratu dituzte kontratu prekarioa ez dutelako sinatu
||
Correos Express enpresak urtetan beraintzat jardun diren hamaika garraiolari autonomo lanik gabe utzi ditu, hauek ez dutelako gehiegikeriaz betetako kontratu berria sinatu nahi izan. 2024rako kontratu horietako baldintzak oso kaxkarrak dira, astelehenetik larunbatera lan egin behar dute, igandean ere bai,...
continue reading
Moduluen sistema mantenduko da 2024an
||
Ogasun Ministerioak abenduaren 28ko BOE Agiri Ofizialean argitaratu zuenez garraioaren sektorean mantendu egingo da 2024an zergak ordaintzeko moduluen sistema. Beraz beste urtebetez luzatuko dira 2024rako Errenta Aitorpenaren zenbatespen objektiboa eta BEZaren sistema berezi sinplifikatua. Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako Foru...
continue reading