Cookie Consent by FreePrivacyPolicy.com

hiru sindikatua

Gipuzkoako Aldundiarekin garraiolariek duten haserrea, Garraiolariok aldizkarian
||
Garraiolari autonomoak haserre dira Gipuzkoako Aldundiarekin. Ez dituzte foru arduradunen hainbat erabaki ulertzen. Azkena, N1a egunez garraiolariei moztea izan da. Bertakoek gauez lan egin dute, baina kamioiak normaltasun osoz ibili dira bertatik, ez dituzte desbideratu eta ez zaie isunik jarri....
continue reading
Bizkaiak atzeratu egin du Ticket Bai sistemaren derrigortasuna garraiolari autonomo, enpresa txiki eta ertainentzat
||
Gipuzkoa eta Araban jada martxan dagoen Ticket Bai sistema, Bizkaian Batuz deitua, atzeratu egingo du herrialde honetan Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza Sailak garraiolari autonomoentzat, mikroenpresentzat eta beste enpresa txiki eta ertain batzuentzat. Arduradunen ustez denbora gehiago behar dute zerga-sistema...
continue reading
Espetxe politikan aldaketak eskatuko dituzte euskal sindikatuek ostiral goizean Bilbon
||
Euskal presoei oraindik aplikatzen zaizkien salbuespen neurriak kentzeko eskatuko dute ELA, LAB, ESK, STEILAS, CGT/LKN, CNT, HIRU eta EHNE sindikatuek elkarrekin ostiralean, irailaren 29an, goizeko 11.30etan, Bilboko Eliptika plazan. “Salbuespen neurriak, STOP, langileok etxera bidea gertu” izango da elkarretartzearen leloa. ...
continue reading
Kamioi haundi eta karga arriskutsuentzat murrizketak AP1ean, Bergara eta Maltzaga artean, Lesarriko tunelean
||
AP1ean, Lesarriko tunelean Gipuzkoako Foru Aldundiko Bide Azpiegituren sailak burutuko dituen konponketa lanak direla eta, zenbait trafiko murrizketa iragarri dituzte. Lanak, aipatutako tunelean Gasteizerako norantzan egingo diren arren bypassa jarriko da bi norabideetan, 2023ko irailaren 23tik 2024ko apirilera arte. Gainera,...
continue reading
Garraio arinean dabiltzanek jada eskatu dezakete gasolio prezioaren igoerari aurre egiteko laguntza zuzena
||
Gasolioaren prezioaren igoerak eragindako kaltea arintzeko Madrilgo Gobernuak garraiolariei ematen dien laguntza abian da urte amaierara arte. Dena den, prezioaren gorako joera nabaria da azken asteotan eta laguntza handiagoa eskatzen ari dira garraiolariak. Momentuz, garraio astunean dabiltzan garraiolari autonomoek kontsumitutako...
continue reading
Euskal sindikatuek garraiolari baten lan istripua eta heriotza salatu dute Iruñean
||
LAB, ESK, STEEILAS, CGT-LKN, EHNE eta HIRU sindikatuek elkarretaratzea egin dute ostiralean, uztailaren 21ean, goizeko 11.00etan, Nafarroako Garraio Zuzendaritzaren aurrean, asteartean hildako Faltzesko garraiolaria gogoratu, omendu eta, aldi berean, horrelako ezbeharrak gehienetan garraiolarien lan baldintza kaskarren ondorio direla salatzeko.  Garraiolarien...
continue reading
Hiruko garraiolari autonomoen haserrea Gipuzkoako Foru Aldundiko azpiegituretako arduradunen jarrerarekin
||
Ez da berria Hiruko garraiolari autonomoei Gipuzkoako Foru Aldundiko arduradunek eragiten dien ezinegona eta haserrea 2018tik A15 eta N1 errepideetan bidesaria ordaindu behar dute, euren ustez saria baino zigor handia dena, ez dizkie itzuli bidegabeki kobratutako bidesariak eta garraiolariek auzitegietara...
continue reading
Faltzesko garraiolaria hil da Nafarroan, Murillo el Cuenden, kamioia iraulita
||
Faltzesko 56 urteko gizon bat hil da astearte arratsaldeko lehen orduan N-121 errepidean (Iruñea-Tutera), Murillo el Cuende udalerrian, gidatzen zuen kamioia irauli eta errepidetik atera ostean. 2023an Euskal Herrian hil den zazpigarren garraiolaria da; horrela, hilero hildako garraiolarien batez bestekoak...
continue reading
Laguntza ofiziala urria denez, garraiolariek nahita ere ezin jarduera aldez aurretik utzi
||
Oso urriak dira garraiolariak aurretik erretiratzeko ematen diren laguntzak, eta ez dira jarduera utzi nahi eta eskaera egiten duten guztientzat iristen. Gutxi batzuentzat soilik, lautik hiru laguntza gabe gelditu dira aurten ere. Ezintasunen bat daukatenek eta 65 urtetik gorakoen artean...
continue reading
Kamioiei bidegabeki kobratutako bidesaria itzuli egingo du Alemaniak
||
Alemaniako Gobernuak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak oso modu ezberdinean jokatzen dute garraiolariei bidegabeki kobratutako bidesarien kontuan. Alemaniak diru hori itzuli egingo du. Gipuzkoako Foru Aldundiak ez du itzultzeko asmorik. Alemaniak web-orri bat martxan du erreklamazioa egiteko. Interesatuak dagokion formularioa bete...
continue reading