Garraiolari autonomoek adi egon behar dute Gizarte Segurantzaren Diruzaintza egunotan bidaltzen ari den abisuarekin; 2023. urtean garraiolariak izan dituen errendimenduen arabera dagokion kotizazioa kalkulatu du eta ondorengo urteetarako oinarri hori proposatzen du. Dena den garraiolariak eskatu dezake 2022ko abenduan zuen kotizazio oinarria mantentzeko, hori bada interesatzen zaiona.
2023. urteko irabazien arabera dagokien oinarria baino gehiago kotizatzen duten garraiolari autonomoek, kotizazio hori mantentzeko eskatu egin behar dute. Batetik, hamar egun ditu soilik autonomoak Gizarte Segurantzak posta elektronikoz bidalitako jakinarazpena irekitzeko. Eta urtarrilaren 31 baino lehen eskatu behar du kotizazio oinarri altuagoa mantentzeko. Epea, Gizarte Segurantzak jakinarazi erta hurrengo hilabeteko azken egunera artekoa da.
2023ko urtarrilaren 1etik aurrera, legez bat etorri behar dira langile autonomoen Gizarte Segurantzako kotizazio-oinarriak norbere kontura dabiltzan langile horien irabazi garbiekin. Eta automatikoki ari da Diruzaintza, 2023ko Errentatik ateratako datuak aztertu eta bakoitzaren kotizazio oinarriak finkatzen.
Abenduaren 9tik ari dira langile autonomoei oinarriarekin abisuak bidaltzen. Hamar eguneko epea dute jakinarazpen elektroniko hori ireki ahal izateko. Idazkian autonomoari argi uzten zaio zeintzuk izan diren bere etekin errealak 2023an, eta baita, batetik zein den errendimendu horiei legokiekeen kotizazio-oinarria, bestetik 2023an benetan kotizatu duenaren oinarria eta baita 2022ko abenduan autonomoak zuen oinarria. Autonomoak eska dezake, aurretik, 2022an zuen kotizazio horri eusteko. Horretarako, 2022ko abenduan zuen kotizazio-oinarria mantentzeko eskaera egiteko, 2025eko urtarrilaren 31ra arteko epea ematen du Diruzaintzak. Data hori baino lehen jakinarazi behar dio autonomoak Diruzaintzari aurrekoa mantendu nahi duela. Data hori baino lehen erantzuten ez badu, Gizarte Segurantzak pentsatuko du autonomoa ados dagoela egindako kalkulu automatikoekin eta jaitsi egingo diote kotizazio oinarria.
Arrisku handia hemen dago. Autonomoak erantzuten ez badu, Gizarte Segurantzako kotizazioak nabarmen murrizteko arriskua du, eta, ondorioz, etorkizuneko prestazio eta pentsioetan galera izatekoa.
Sindikatuak garraiolariari gomendatzen dio erne egon dadila, horrela ezustekoak saihesteko. Begira dezala posta elektronikoa, Gizarte Segurantzak haren erregularizazioari buruz jakinarazitako informazioa jaso eta aztertzeko eta benetan interesatzen zaion oinarria aukeratzeko.