ELA, LAB, ESK, STEILAS, CGT/LKN, CNT, Hiru eta EHNE sindikatuek abenduaren 20an Euskal Herriko lau hiriburuetan, “Behin Betiko!!! bakea, konponbidea, elkarbizitza…” eskatu zuten “Euskal preso, iheslari eta deportatuak lantokietara!” leloarekin. Ondoren, Bilbon urtarrilaren 11n burutu zen manifestazioan ere parte hartu zuten euskal sindikatuek. Beraien iritziz, Euskal Herriak bizi duen gatazkaren konponbidean urrats garrantzitsuak eman diren arren, korapiloak daudelako askatzeko, eta salbuespen egoerak hor dirautelako oraindik. Abenduko konzentrazioen ondoren zera esan zuten, “gaur Iruñean, Gasteizen, Donostian eta Bilbon Hego Euskal Herriko gehiengo sindikala ordezkatzen dugun sindikatuok berriro mobilizatu gara, gure herriak urtetan bizi izan duen gatazkaren ondorioen konponbideak duen garrantzia mahai gainean jartzeko. Euskal presoen etxeratze prozesuan urrats garrantzitsuak eman badira ere, korapilo handiak falta dira askatzeko oraindik, salbuespenak indarrean jarraitzen du oraindik”.
Goizeko 11.00etan elkartu ziren langileak Bilboko Plaza Biribilean eta Gasteizko Foru Plazan. Eguerdian Donostiako Alderdi Ederren eta Iruñeko Udaletxearen aurrean. Espetxean eta erbestean dauden euskaldunak etxeratzeko ere eskatu dute sindikatuek: “Europar Batasuneko zigorren batuketaren lege erreforma albiste pozgarria bada ere, bide luzea falta da oraindik egiteko. Biolentzia ezberdinen biktimek egia jakitea eta aitortza behar dute, honen eskutik, espetxean dauden eta erbestean dauden euskal herritarren etxeratzea beharrezkoa da iraganera iltzatzen gaituzten korronteei amaiera eman eta behin betiko elkarbizitzari begira jartzeko.
Gero, urtarrilaren 11an Bilbon berriro ere milaka eta milaka lagunek Bilboko kaleak bete zituzten BEHIN BETIKO bakearen, konponbidearen eta elkarbizitzaren garaia dela aldarrikatzeko.

Iñigo Aldalur eta Juanan Kaltzada izan ziren Hiru sindikatuaren ordezkariak Bilboko manifestazioan. Ondoren Abenduaren 20ko konzentrazioetako irudiak.


