Cookie Consent by FreePrivacyPolicy.com

Belateko eta Almandozko tunelak berriro zabalik dira urriaren 31tik aurrera

Belate eta Almandozeko tunela berriro irekita daude urriaren 31, osteguna, arratsaldetik. Abuztuaren 19tik, bi hilabetetan itxita egon dira, tunela eta N121A errepidea zati horretan;  zirkulazioa NA1210, Belateko portu zaharretik, bideratu da. Horrek eragozpen handia eragin die erabiltzaileei, batez ere, bide hori egunero erabiltzen dute garraiolariei. Batez ere, gastua eta arriskua aipatu dituzte horiek. Bihurgune eta aldapak ditu bide zaharrak, nazioarteko trafiko handia du errepideak, kamioi ugari dabiltza eta arrisku handia izan da bi hilabeteotan. Gastua ere kritikatu dute, bide luzeagoa da batetik eta aldapan frenatzeko gastua handiagoa da bestetik. 

Nafar Gobernuko arduradunek adierazi dute, egongo direla mozketa gehiago, baina unean unean jakinaraziko dituztela. Iparraldeko ahoan, bigarren tunela zulatzen ari diru bi hilabeteotan. 25 metro aurreratu dute eta babes biseraren beste 10 metro ere eraiki dituzte. 

Hegoaldeko ahoan, oraindik mendia prestatzen ari dira, zuloa egiten hasteko. Mendiari puska kendu diote, 15 metroko altuera, tunel berriaren sarrera joango den tokian.

Gainera, tunel zaharrean ere egin dira zenbait lan, itxita zeudela baliatuz,  seinaleak eta segurtasuna hobetzeko. Argiak eta kontrol kamerak aldatu dituzte. Teknologia berria erabili da, ikuskatzaile adimentsuak. Adimen artifiziala eraman dute tuneletara. Geldi daude ibilgailuak antzeman eta zuzenean jakinaraziko diote gertaera oro Kontrol Guneari, honek lehenbailehen erantzun ahal izan dezan. 

Belate eta Almandozeko lanetarako 40 milioi euro dira Nafarroako 2025eko aurrekontuan. Beste 1,7 milioi erabiliko dituzte beharrezko materiala erosteko, besteak beste, bideo kamera, haizegailu edota ke-detektoreak.

Abuztutik urrira, hiru hilabetean, arrisku eta gastu handia izan dutela salatu dute bertan dabiltzan garraiolariek. Arriskua, bihurgune eta aldapengatik. Gastua, bide luzeagoa delako eta aldapan frenoak gastatzen direlako. Bezeroei adierazi arren, ez dute tarifa hobetzerik izan. Berriro irekita pozik daude, baina ez dira fidatzen. Tarteka berriro itxiko dutela ziur daude. Nafarroako Gobernua kritikatu dute, obra egin duen enpresak ez zuelako nahikoa baliabide, obra lehenbailehen egin eta berriro zabaltzeko, eta Gipuzkoako Foru Aldundia ere bai, Leitzarango tuneletan obrak Belatekoekin batera egin dituztelako. 

Mozketak Bilbotik Kantabria aldera

Azaroaren 1eko zubia dela eta, Trafiko zuzendaritzak Kantabriara bidean 7 tona eta erditik gorako kamioientzat murrizketako egongo direla jakinarazi du: A8 eta N634 Bilbotik Kantabriara noranzkoan, ostegunean, urriaren 31n, arratsaldeko 17.00etatik 21.00etara, eta ostiralean, azaroaren 1ean, goizeko 11.00etatik 14.00etara. Igandean, azaroaren 3an, kontrako noranzkoan, A8 eta N634 Bilbo aldera, arratsaldeko 16.00etatik gaueko 21.00etara.

Informazio gehiago nahi duenak www.trafikoa.euskadi.eus web orrialdea begira dezake edo 011 telefono zenbakira deitu.