Biktor Galarza se apuntó al sindicato nada más arrancar su recorrido como transportista, aproximadamente en el año 2006. En unos meses ya estaba en la Junta y en unos años asumió el cargo de secretario general. Ha tenido varias responsabilidades en el sindicato, se ha comprometido en la defensa del transportista y ha terminado dirigiendo las instalaciones de Hiru y Bideko Aterpe en Larrabetzu.
2006-2007 urte inguruan hasi zen Biktor Galarza larrabetzuarra Hiru sindikatuan parte hartzen, hastapenean, Lezaman zabaldu zen bulegoan. Orduan, beste bulegoetako langileak joaten ziren bertara, besteak beste, Modesto Garcia, Arabako Hiruko kide eta idazkari teknikoa. «Ordukoak dira lehen hartu-emanak, gutxi gorabehera garai horretakoak, ez dut zehazki gogoratzen».
Ia 20 urte, beraz, sindikatuan, zer moduzkoak izan dira?
Oro har, onak. Hainbeste urtetan gorabeherak ere izan dira, noski. Baina, ez naiz kexatuko.
Aurretik garraiolaria izan zinen?
Hamar bat urtean edo txoferra izan nintzen, kamioi txiki batekin, eraikuntzan ere aritu nintzen. 2005eko urrian kamioia erosi eta autonomo jarri nintzen arte.
Txirri Lekuek ekarri ninduen Hiru sindikatura. Honetan lanean hasi orduko bazkide nintzen eta azkar sartu nintzen zuzendaritzan ere, ardura ezberdinekin.
Ze iritzi duzu sindikatuaren inguruan?
Derrigorrezkoa da garraiolari autonomoarentzat. Sindikatuak, berez, behar beharrekoak dira edozein lanbidetan. Beste kontu bat da zenbaterainoko eragina duten, emaitzarik lortzen duten ala ez, eta sindikatuan gabiltzanok gai ote garen ala ez, garraiolari autonomoen arlo eta mundu konplexu horretan sindikalismoari zentzua eman eta euren artean ideiak zabaltzeko. Ez da erraza, gero eta zailagoa, ze garraioan sartzen direnek, gidari izan, edota garraiolari autonomo izan, gero eta kontzientzia gutxiago dute; Beraz, lan erraza ez da, baina derrigorrezkoa bai.
Harro zaude, pozik, zuk egindako lanaz?
Neure lanari buruz, alde batetik pozik nago eta beste alde batetik frustratuta ere bai, neurri batean.
Azaldu dezakezu gehiago hori…
Ez da erraza azaltzeko. Pozik nago, ahal izan dudan guztia eman dudalako. Baina, askotan eman nahian, edo egin nahian, frustratuta bukatu dut lorpenik ez delako izan. Ezin helbururik lortu, ezin garraiolaririk horretara batu, eta azken finean ezin sindikatuan egin beharreko lana osatu. Ez dakit bakarra izango naizen, baina ni behintzat frustratuta sentitu naiz.
Gero eta kontzientzia sozial gutxiago da oro har gizartean; gure zilborrari begiratzen diogu… Beti egon da atomizatuta sektorea, hori horrela da. Hiru sindikatuan jardutea oso desberdina da LABen edo ELAn jardutetik. Hauetan edo beste edozein sindikatu sektorialetan langile denak hor izaten dira, toki batean lanean, eta guztiekin batera lan egin ahal duzu. Hemen ez, ze bat Munichen egongo da, bestea Kordoban eta hirugarrena Arrankudiagan. Ez da erraza denak batzea, eta guztientzat lanketa egitea.
Ze garrantzia ematen diozu Hiru bezalako erakunde bati, nahiz eta zaila izan bere lana…
Lan zaila da benetan; sektorean ikusten da zenbaterainoko zapalketa dagoen. Ze neurriak hartzen diren, ez dagoelako langilea antolaturik, ezta erantzun egokirik ere.
Sektorean zerbaiten beharra bada, ezta? Baldintzak lehen hobeak ziren, aspaldion asko kaxkartu dira…
Hori betiko kontua da. Lagun batek esaten zidan, aspaldi, nagusiari soldata igoera kargatzen duzun muellean bertan eskatzen baldin badiozu, barre egingo dizu. Hori, bere bulegoan, bere aurrean jesarrita egin behar da. Baina gero eta gutxiago egiten da hori. Gero eta hartueman gutxiago eta eskasagoa dago. Gero eta gutxiago mintzatzen da goikoekin. Gero eta zailagoa da baldintza onak edukitzea.
Azken urteotan okerrera joan da, bilakaera ezagutu duzu…
Bai, sektorea gero eta okerrago dago. Gainera ilusio falta ere badago; betiko garraiolari autonomoekin hitzeginez gero, jendea ilusio gabe sumatzen da, ez dago ilusiorik, ez gogorik, oro har; Zoritxarrez ez da jende berririk sartzen sektorera; Sartzen direnak, autonomo faltsu izandakoak, kanpotik datozenak,… dira. Ez da arazo kanpotik datorrelako, baldintza txarretan sartzen delako baizik.
Enpresa aseezin asko dago, gidariak baldintza txarretan dituztenak…
Azken batean kapitalismoan bizi gara eta Jose Miguel Villlaroyak (unibertsitateko irakasle eta kazetaria) esaten duen moduan, kapitalismoan argi dago ugazabak edo enpresariak ez duela langilearengan pentsatzen, etekinetan bakarrik. Eta horixe gertatzen da hemen: Zer gertatu da orain arte, agian langileak defenditu garela beste era batera, orain baino gogorrago: gaur egun, ez gara elkar defenditzen; beraz, kapitalismoak eta kapitalak ez du albora begiratzen; soilik etekinari; beraz, etekina, etekina eta aurrera, iritsi garen lekura iritsi garen arte…
Grebak ezagutu dituzu…
2008koa, adibidez, astebetekoa izan zen eta lortu ziren emaitzak. 2020an Hiru sindikatuan ari nintzela antolatu genuen beste sindikatuekin batera egun bateko greba orokorra, eta, azkena 2022koa.
Ze iritzi tresna honetaz?
Sumatzen dut askok ez zutela horretan sinisten. Harritu eta mintzen nauen kontua da, garraiolariek eurek galdetzen dutenean, «zer egiten du ba sindikatuak?»
Garraiolariak eurak dira sindikatua, ezta?
Sindikatua zer dan birdefinitu beharko da. Sindikatua, danok batera antolatutako tresna bat da. Gauza batzuk lortu ziren grebatan, baina mantentzea kostatzen da. Hori pasa zitzaigun. Lortu lortu ziren gauzak, gero pittinka galtzen joan direnak.
Larrabetzuko hornitzailea ireki zenetik zaude bertan, ze garrantzia ematen diozu?
Larrabetzuko herriarentzat berarentzat ere inportantea izan da. Baina, batez ere, Bizkaiko garraioarentzat da garrantzitsua, erreferentzia bat gara Bizkaian… Jende asko etortzen da hona, batzuk bazkideak dira eta beste asko tarjeteroak, soilik erregaia hartzen dutenak, besterik gabe.
Zerbait gehiago lortu zitekeen? ba seguraski bai, baina lehen esandakoa, hain kontzientzi gutxi dago… jendea ez da laguntzen uzten, sindikatu berba entzun orduko, ihes egiten dute…
Beraz, Bidekok garrantzia du? Bai, noski. Bazkide kopurua asko hazi da, igo gara pila bat. Balio izan du.
Onuragarria beraz Bizkaiko garraioarentzat…
Onuragarri bada garraiolariarentzat. Hori bai, beste pausu bat emateko, kontzientzia sindikala zabaltzeko eta sindikatuko jarduera lantzeko, kosta egiten da, ze sindikatu hitza entzuten dutenean atzera egiten dute.
Ez du engantxatzen…
Hori Bilboko portuan ere gertatzen da. Lehen beste era bateko sindikatuak ziren. Orain bere izaera ere aldatu dute. Zerbitzuak eskaintzen dituzte, bertara kamioia sartu eta lan egiteko aukeraz gain.
Garraiolari asko pasatzen da hemendik. Zer diote, nola ikusten dituzu? Zertan da Bizkaiko garraioa?
Beste tokietan bezala… Bizkaikoak berezitasun batzuk izan ditu. Bilboko portua izan da fokoa, hori mantentzen da eta beste guztia logistika enpresa handiek eramaten dute. Asko dabiltza garraio arinean. Furgoneta zahar bat erosi, edo pare bat martxan jarri eta hor dabiltza, ezer kontrolatu gabe, ez preziorik, ez kilometrajerik…, batera eta bestera; garraiolaritza eskasa da hori.
Gipuzkoarekin alderatuz, iruditzen zait han garraiolariak zuzenean lan asko egin duela, bezeroarentzat, enpresa batentzat eta ez logistika enpresa handientzat. Bizkaian aldiz, beti egon dira tartekariak, askoz prekarioagoa da, oro har.
Hori, bai. Ez dago erreleborik. Autonomo berriak etorkinak dira gehienak. Bertakorik ez dago. Mutil gazte bi badaude, eta pozten naiz ikusten ditudanean; Gipuzkoakoak dira.
Asko estutu da lanbidea…
Jendea nekatuta dago, ez du ilusiorik… Hori nabaritu da azken urteotan. Ez da lanbide erakargarria gazteentzat. Ikasketak egin behar dira, inbertsio handia eskatzen du… Eta inportanteena, non dago lan poltsa interesgarri eta duin hori? Ez dago; lana egon badago, enpresa handiekin lan egin dezakezu nahi duzuna eta gehiago, baina lan poltsa duinik, ez. Hori da niretzat zabaldu behar den aterik garrantzitsuenetarikoa.
Lan dexente eta duinak egongo balira, gazteek egingo lukete ahalegin hori, inbertsioa eta beste. Baina, lantegi batean irabazten dena, edo gutxiago irabazteko, astea osoa kanpoan pasa behar baduzu eta inbertsio handia egin, ba inor ez da prest. Zenbakiek ez dute ematen.
44 tonak dira nobedadea…
Mega trailerrekin gertatzen da; prezio berdinean edo antzekoan zama gehiago eramaten baduzu, nagusia pozik. Nagusiarentzat negozio biribila.
Eta hainbeste urtean horren alde borrokatu bada ere ez dute garraiolariek adina bete aurretik erretiratzerik…
Betiko eskakizuna da hori, zentzua du gainera, 60 urterekin denok ere galdu ditugu erreflexuak, ez gara gazteak, kamioira igo eta kamioitik jaistea gehiago kostatzen zaigu, lanbideak berak eragiten dituen gaixotasunak eta eragozpenak hor daude, eta abar… erretiroa izango litzateke logikoena, baina, hori, borrokatuta lortuko duzu, ze berez ez dute emango. Orain itxaroten daude Madriletik eman behar duten erantzuna, baina hori, oraingoz itxaroten…
Beti izan zara garraiolari edo beste ogibiderik izan duzu?
Lanbide asko izan ditut.
Hamaika lanbide, hamabi miseri…
Miseria Gazan dago, hemen ez. Lan asko izan dira, batetik bestera ibili naiz sarritan. Pozik, bizitza entretenitua izan dut. Venezuelan, fundizio batean lan egin nuen, tabernari, lurra landu eta beste. Hemen Euskal Herrian, gidari, garraiolari, Hiruko sindikalista eta azken urteotan, Larrabetzuko hornitzailean kudeatzaile.
Exiliatua egon ziren kanpoan?
12 urte egon nintzen kanpoan, lau urte espetxean. 1985ean atxilotu eta lehenengo kartzelan, urte eta erdi; gero atzerrian, Venezuelan, Chavesen garaian. Madrilera etorri zen behin eta mandatua jaso zuen euskaldun batzuk ekarri behar zirela; niri tokatu zitzaidan. Espetxean beste hiru urte egon eta gero, libre atera nintzenean, hiru hilabetera, 2005ean jada, kamioi zahar bat erosi eta garraioan hasi nintzen.
Hiruko zuzendaritzako partaide izan nintzen, lehenengo ardura ezberdinekin. Gero kamioia saldu eta Lasarteko bulegoan idazkari tekniko hasi nintzen, Esteban jubilatu zenean, bere ordez.
Eta gero berriro, Bizkaira, Sindikatua indartzera
Hiru sortu zenean Bizkaia alde batera gelditu zen, gehienek Sintrabin segi zuten, hori Hiruren lastrea izan da: Hor dira hutsunea, ezinikusiak… Gaur egun denetarik dator Larrabetzura, ez bakarrik Hirukoak, Sintrabikoak izandakoak ere bai. Ehun bat bazkide berri egin ditugu Larrabetzuko bulego eta hornitzailea ireki zenetik. Normalean, gehienak, ematen zaien zerbitzuarengatik egiten dira bazkide. Ez dira militanteak.
Erreferentea izan zara Bizkaiko Hirun…
Ezagutzen naute, hemen nagoenetik, 2020an Larrabetzuko instalazioak ireki zirenetik. Jada ez neukan ardurarik sindikatuan. Horrek ez du esan nahi arduratu ez naizenik. Orain Laura eta Peruk jarraituko dute hemen. Esaten diet, zuek ikusiko duzue nola enfokatuko duzuen hemengo lana, egindakoarengatik kobratuko duzue, baina sindikatuaren aldeko beste lan hori ere hor dago. Ez dakit zer egingo duten. Beti esan dut hau ez dela soilik lan bat, ez dut ulertzen lan hau militantzia barik.
Une gazi eta gozoak bizi izan dituzu?
Hemen eta ibilbide osoan.
Idazkari nagusi izan zinen, gero idazkari tekniko…
Bospasei urtetan izan nintzen idazkari nagusi, Patxiren lekua hartuta. Gero, Lasarteko bulegoan egon nintzen lanean, 2019an, urte osoan. Egunero joaten nintzen. 2018 amaieran proposatu zidaten idazkari tekniko izateko. Urtea egin eta gero, amaieran, ikusita nire lanak ez zuen eragin larregi izan eta bestetik batzuk ez zeudela hain gustura nire lanarekin utzi egingo nuela erabaki nuen. Ordurako erabakita zegoen Larrabetzuko hornitzailea zabaltzean nik kudeatuko nuela, beraz sei hilabeterako langabeziara joan eta 2020 amaieran bertan hasi nintzen.
Zer iritzi Babesa, eta Bidekoz.
Garraiolaria herren da Babesa eta Bideko gabe. Niri pena handia eman zidan Gakoa komertzializadoraren porrotak ere, ahalegin pare bat egon ziren baina ez zuten aurrera egin. Hori gakoa zen, oso erronka inportantea.
Ni berez publikoaren aldekoa naiz, danean, arlo guztietan; baita garraioan ere, zerbitzu publikoa bada, Administrazioak kudeatu eta banatu beharko luke lana. Lana nahi duenak deitu dezala hara. Zoritxarrez Administrazioak ez du horrelakorik. Gakoa egitasmo interesgarria zen, lan duinen boltsa bat izatea garraiolarien artean banatzeko. Gaur egun boltsa hori enpresa handien esku dago, enpresek dituzte lanak eta eurek banatzen dituzte arbitrarioki. Oso garrantzitsua litzateke edukitzea lan poltsa duin bat, denentzat.
Gidari autonomoa desagertzear dela uste al duzu zuk ere?
Denborarekin, bai. Sindikatuak eskaintzen dien babesa eta zerbitzuak daudelako, bestela ezingo luke enpresa handien ondoan iraun.
Enpresa handiak izango dira, soilik; ez da berdina, hurbileko garraiolaria galduko da…
Administrazioaren aldetik txikia babesteko politika konkreturik ez badago, eta gaur egun ez dago; administrazioak nahi duena zera da, soilik gizartea zerbitzatu, prezioari ez dio begiratu ere egiten, eta horrela garraiolari autonomorik ez da izango, ez da etorkizun onik, inondik inora, ez Bizkaian, ez Euskal Herrian. Estatuan are gutxiago, okerrago dabiltza.
Zer moduz lankideekin?
Primeran. Neska mutik oso jatorrak dira. Espero dut jarraituko dutela; zein paper beteko duten ez dakidan arren. Eurek erabakiko eta Bidekoko zuzendaritzak bideratuko du.
Beste bulegoetako lankideekin ere harreman estua izan duzu…
Lasarten langile berriak daude, ez ditut lar ezagutzen, baina ondo konpondu naiz. Aurrekoekin ere bai. Hartueman ona izan dut guztiekin, bulego guztietakoekin.
Garraiolariekin harreman zuzena Larrabetzun. Zerbait komentatu nahi?
Etxean sarri komentatzen dut eta haserretu ere egiten naiz, aspaldiko urtetan gero eta profesionaltasun gutxiago ikusten da, «pisapedales» asko dago, inguratuta gaude, ez dakite sarri zer daramaten eskuetan. Erantzukizuna ez da beraiena, euren enpresaburuena baizik. Arriskutsua, baina holaxe da.
Hemen gertatu den anekdotarik…
Anekdota zalea naiz, baina entzuteko…
Baserritarrak etortzen dira traktorearekin…
Batzuetan etortzen dira. Gasolio Ba eduki genuenean gehiago. Orain normala hartzen dute.
Eta gogoratzen momentu txarrik?
Garai txarrena paralelen aferak eztanda egin zuenean; impassea izan zen sindikatuan, eragin handia izan zuen; erreferenteak ziren batzuk utzi egin zuten, hori izan zen momenturik gogorrena, okerren bizi izan nuena. Orduan kamioiarekin ari nintzen lanean, baina ardura batzuk nituen sindikatuan eta hainbatekin biltzea tokatu zitzaidan.
Momentu onak ere izan dira, lehiakortasunaren Tribunalak sindikatuari 10 milioi euroko isuna jarri eta hiru kidek, Txirri, Patxi eta Mikelek Lopidanan aste beteko gose greba egin zutenean, onena. Ekintza polita izan zen, elkartasun handikoa, Araban manifestazio handia egin zen eta lortu genuen isuna, oker ez banago 25.000 eurora jaistea. «Subidoia» sentitu genuen. Horren inguruan jende pila bat batzea lortu genuen. Eta peajearen aurkako borroka ere erakargarria, pozgarria eta interesantea izan zen.
Lortu zen peajearen egitasmoa etetea, gerora jarri badute ere…
Borrokatu ezkero, beti lortzen da zerbait, gutxi edo asko, beti.
Zer moduz ordenagailuekin?
Eskertzeko daukat Bidekori batetik ni aguantatzearengatik hemen, eta bestetik, ez erakutsi didatelako, baina derrigorrez ikasi behar izan dudalako: proba eta akatsa, proba eta akatsa… Horri esker duela bost urte baino adituagoa naiz.
Ezin hori gabe jardun…
Ez, ezin da… Gogoratzen dut, hemen, lehen egunean, 2020ko abenduaren hamarrean. Jose etorri zen. Lehen bazkidea Txirri izan zen. Egun osoan, orain ordu laurdenean saltzen dena ere ez genuen saldu. Ez neukan ideiarik ere, ez nuen ezer ezagutzen, baina pitinka ikasi dut.
Orain erretiratu eta ze itxaropen, zer egingo duzu?
Orain arte egin dudana eta zerbait gehiago. Batek baino gehiagok galdetzen dit gauza bera eta oraindik ez dut erabaki zer. Argazkilaritza gustuko dut eta agian horretan hasiko naiz. Agian.
Entretenimendua izango duzu…
Oinez ibili nabil, ia egunero, oraindik gehiago ibiliko naiz, eta kamera hartu.
Denbora izango duzu nahi duzuna egiteko…
Ez dut horretan burua nekatu nahi. Momentuz. Etorriko da eguna.
Bidaiatzeko gogorik ba al daukazu?
Bidaiatzeko, bai; furgoneta bat badaukat eta ahal bada hara eta hona ibiliko naiz. Neska-lagunak nahi badu, dirurik bada, osasuna badaukagu… baldintza horiek guztiak betetzen badira abiatuko gara, bai.
Eta jubilatuen protestetara joan beharko duzu?
Bai, lehenengo lana zapi gorria erostea izango da. Urriaren 19an izango da nire jubilazioaren lehenengo eguna; ba 20an astelehenean joango naiz Bilbora. Eta gerora, astelehenero.
Biktor Galartzak 20 urte eman ditu garraiolarien eskubideen alde lanean.
«Sindikatuak behar beharrezkoak dira edozein lanbidetan. Borrokatuta, beti lortzen da zerbait. Baina ilusio falta sumatzen dut garraioan»
«El sindicato es indispensable para el transportista autónomo. Son fundamentales en cualquier actividad y profesión»
«El sector empeora, veo a los transportistas de siempre desilusionados y, últimamente, tampoco se incorpora gente nueva al sector»
«No es una profesión atractiva para que se incorporen los jóvenes: para empezar requiere unos estudios y una fuerte inversión»
«No hay una interesante y digna bolsa de trabajo; eso sí, puedes trabajar todo lo que quieras y más, con las grandes empresas»
Poco a poco ha tenido que familiarizarse con las herramientas informáticas.
«Gakoa era un proyecto interesante: una bolsa de trabajos dignos para ofrecer a transportistas. Hoy están en manos de las grandes empresas»
«Si el transporte es un servicio público, la Administración debería gestionar y distribuir el trabajo. Desgraciadamente no hay nada de eso»
«Si la Administración no protege al pequeño, el futuro del transportista autónomo será incierto, en Bizkaia y en toda Euskal Herria»
Biktor Galarza Mendiola ojea la revista Garraiolariok.
Biktor Galarza y Txirri Lekue, compañeros y amigos de Larrabetzu.
«Una vez jubilado, haré lo mismo que hago ahora y un poco más. No lo he decidido. Me gusta la fotografía y, tal vez, lo practicaré»


