Bittor Rodriguez garraiolaria eta Balto bere txakur huskya ekarri ditugu Garraiolariok aldizkariaren 132. Zenbakiaren portadara. Txakurra da bere kopiloto fina, berarekin bidaiatzen du hara eta hora. 1995-1996 urtean gabonak Suedian, Ipar Polo eta Zirkulu Artikotik hurbil, Gällivare izeneko herrixkara bidean pasa zituen Bittor Rodriguez-ek. Bidaia luze batzuk egin baditu ere, oroitzapen berezia du neguan, toki hotz eta izoztura egin zuen joan-etorriaz. Guztira 20 egun pasa zituen, orduan, abiatu zenetik itzuli zen arte. Bestalde, erreportajean takografo berriaren nondik norakoak azaldu ditugu. Urtarrilaren 1etik aurrera 56 egunetako jardueraren datuak eraman behar ditu nahitaez nazioartean dabilen garraiolariak kamioian. Orain arte erdiak begiratzen zituzten. Garraiolarien txartel gehienek nahikoa leku dute datu horiek guztiak gordetzeko. Komeni da, dena den, hori horrela dela baieztatzea. Bigarren belaunaldiko takografo berria derrigorrezkoa izango da nazioartean dabiltzanentzat, martxoaren 1etik aurrera. Jarri ez duenak isun handia jasotzeko arriskua izango du. Lehenengo belaunaldiko takografo digitala dutenek, abuztuaren 18ra arteko epea dute aldatzeko. Horiekin batera beste hainbat albiste jaso ditugu Garraiolariok aldizkariaren 132. zenbakian, besteak beste, 2024ko lan istripuen balantzea, Nafarroan kamioiei bidesaria jartzeko Gobernuaren pausuak, kamioietan lapurretak, gutxieneko soldata propioaren aldeko sindikatuen ahalegina. Kit Digitala promozioa edota “Komitea” “demokratizatzeko” ERCren eskaera. Gainera, beti bezala, abokatuaren txokoa, datorren 2025erako aseguruen prezioak, denbora-pasak eta ohiko beste atal eta informazioak ere jasotzen ditu.
Aurreko zenbakiak