Cookie Consent by FreePrivacyPolicy.com

Azken berriak

Kamioiak dira Beasain eta Bergara artean jarri den bidesari berriak kaltetuenak
||
Beasain eta Bergara artean, Deskargan, A636 errepidean, Gipuzkoako Foru Aldundiak jarri duen bidesariak garraiolariei eragingo die bereziki; bikoitza ordainduko dute, turismoekin alderatuta, eta ez dute ibilbide alternatibo bat erabiltzeko aukerarik izango, Deskarga mendateko errepide zaharretik zirkulatzea debekatuta baitute.  Jakina da...
continue reading
Lan erreformaren aurka mobilizatuko dira euskal sindikatuak urtarrilaren 30ean
||
Lan Erreforma honi ez! leloarekin, Euskal Herriko lau hiriburuetan manifestazioak egingo dituzte ELA, LAB, STEILAS, ESK, ETXALDE eta HIRU sindikatuek urtarrilaren 30ean; bestalde, aldarrikapen horren eta mobilizazio horien aldeko atxikimenduak biltzen ari dira sindikatuok. Ondorengo helbidean egin daiteke atxikimendua: https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSdjm7P_fPlIu6ZAUwVFFZ73q4cdItuiPtqHisj9NDQ3qKJM9g/viewform...
continue reading
Peajeen aferan Aldundiaren aurka jarritako salaketaren artxiboa errekurritu du Hiruk
||,
Hiruko ordezkariek azaroaren 29an aurkeztu zuten erreklamazio sorta bat Bidegin. Hiru garraiolari autonomoen sindikatuaren ustez, Donostiako epaitegiak argudio okerrak erabili ditu Gipuzkoako Foru Aldundiko eta Bidegiko arduradunek tribunalek baliogabetutako bidesariak kobratzen jarraitzeagatik erantzukizunik duten erabakitzerako orduan eta helegitea aurkeztu du...
continue reading
Garraio duinaren aldeko protesta Jaurlaritzaren aurrean, Lakuan
||
Hiru sindikatuko hogei bat garraiolarik parte hartu dute larunbat goizean Gasteizen Eusko Jaurlaritzaren Lakuako egoitzaren aurrean egindako elkarretaratzean, garraioaren duintasuna eta Administrazioaren babesa eskatzeko. Euskal Herriko garraiolari autonomoen Hiru sindikatuak ez du bat egin, CNTCk abenduaren 20, 21 eta 22an...
continue reading
Sindikatuek bat egin dute Euskal presoen aldeko Izan Bidea ekimenarekin
||
Euskal Herriko sindikatuek  bat egin dute euskal presoen aldeko Izan Bidea ekimenarekin eta kontzentrazioak egingo dituzte, hiriburuetan ondorengo egunetan. Ostiralean 17an Bilbon eta Donostian elkartuko dira langileak Izan Bidea dinamikaren baitan. Bilbon goizeko 11.30etan jarri dute hitzordua, eliptika plazan, ELA, LAB, UGT, ESK,...
continue reading
Hiruren mobilizazioa Lakuan Administrazioari babesa eskatu eta garraioaren egoera jasanezina salatzeko
||
Eusko Jaurlaritzaren aurrean protesta egingo dute Hiru garraiolari autonomoen sindikatuko kideek, datorren larunbatean, abenduaren 18an, goizean, oro har, garraioaren sektorearen muturreko egoera eta zailtasunak salatu eta Administrazioari bertako garraioaren babesa eskatzeko. Gasteizko hegoaldeko irteeran dagoen Lopidanako zerbitzugunean elkartuko dira Donostiarako...
continue reading
N1 eta A15ean kamioiei bidesaria kobratzeko EAJ-PSEren 3. foru arauaren aurka da Hiru
||
Gipuzkoako Batzar Nagusiek ostegun goizean onartu zuten N-1 eta A-15 errepideetan kamioientzako bidesaria arautuko duen hirugarren foru araua, EAJ-PSEren aldeko botoekin eta PP, Elkarrekin Gipuzkoa eta EH Bilduren ezezkoarekin. Oposizioak arau berriaren aurka bozkatu du, errepideko garraioari "kalte ekonomiko" handia...
continue reading
Pentsio, bizimodu eta lan baldintza duinen aldeko sindikatuen aldarrikapena
||
Hiru sindikatuko garraiolari autonomoek bat egin dugu lan, pentsio eta bizi baldintza duinen aldeko mobilizazioetan, asteazkenean, abenduaren 1ean, goizean Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan egin diren manifestazioetan, eta arratsaldean beste hainbat hiritan egindakoetan. Goizeko 11.00etan hasita Donostian burutu den manifestazioaren...
continue reading
Hiruren mobilizazioa Bidegin bidesarien eta garraioaren egoera jasanezina salatzeko
||
Hiru garraiolari autonomoen sindikatuko zenbait kidek garraioaren egoera larria salatu dute gaur, astelehenean, goizean Bidegik Aritzetako zerbitzugunean duen egoitzan. Lasarte Oriako Allerru gasolindegitik 10.30etan abiatu eta Bidegiren egoitzaren aurreraino martxa egin dute kamioiekin, oro har, garraioaren sektorearen muturreko egoera eta...
continue reading
Garraioaren egoera larria eraman zuen Hiruk ostegunean Gipuzkoako Batzar Nagusietara
||
Gipuzkoako Batzar Nagusietako Bide Azpiegituretako Batzordean parte hartu zuen Hiruk, Euskal Herriko garraiolari autonomoen sindikatuak, ostegun goizean, azaroaren 25ean. Gipuzkoan garraio arloan ari direnek dauzkaten arazo eta zailtasunak azaldu zituzten, oro har, sindikatuko ordezkariek, eta, bide batez, kamioiei bidesariak jartzearen...
continue reading