Cookie Consent by FreePrivacyPolicy.com

Azken berriak

Baldintza kaxkarrak salatu eta istripuan hildako garraiolaria oroitu dute sindikatuek Olaberrian
||
LAB, ESK, STEEILAS, EHNE eta HIRU euskal sindikatuek, elkarretaratzea egin zuten martxoaren 31, 11:30ean, Arcelor enpresak Olaberrian duen lantegiaren aurrean, Albaceten egun batzuk lehenago hil zen garraiolaria oroitu eta laneko baldintza kaxkarrek hil egiten dutela salatzeko. Toledon bizi zen arren,...
continue reading
Bidesarien gastua bezeroek ordaindu dezaten Administrazioaren babesa eskatu dute elkarrekin garraiolarien elkarteek
||
Garraioaren sektoreko Euskal Herri osoko elkarte eta sindikatuek bat egin dute urtarriletik Gipuzkoan eta Bizkaian kamioiek ordaintzen dituzten bidesarien gastua bezeroek bere gain hartu dezatela eskatzeko, eta hori horrela izan dadin Administrazioari babesa ere eskatuko dute, hau da, horretarako tresnak...
continue reading
Aldundiak eta Bidegik bidesarien gaian duten arduragabekeria salatu du Hiruk epaitegian
||
Hiru garraiolari autonomoen sindikatuak auzitegietan salatu ditu Bidegiko eta Aldundiko arduradunak kamioiei bidesaria jartzerakoan egin beharrekoak ez egiteagatik eta izan duten jokabide zentzugabeagatik. Urtarrilaren 23tik bidesaria ordaintzen ari dira garraiolariak, baina oraindik ez dute jaso ordainagiririk eta, beraz, ez dute...
continue reading
Ticketbai sistemari buruzko bigarren ikastaroa hilaren 23an Lasarteko bulegoan
||
Zerga-betebeharrak digitalki egiteko TicketBai sistema Gipuzkoan, laster, martxan jarriko denez, garraiolarientzat apirilaren 1ean, Hiru sindikatuak, Gipuzkoako Ogasunarekin batera, garraiolariei zuzendutako ikastaroak antolatzen ari da, garraiolariek horren inguruan izan dezaketen edozein zalantza argitzeko. Martxoaren 16ko ikastaroa azkar bete zenez, 23an beste...
continue reading
Madrilek erdira baino gutxiagora murriztu du jarduera uzteko laguntza
||
Madrilgo Gobernuak erdira baino gutxiagora murriztu du 2023an jardueratik erretiratzen diren garraiolariei laguntzeko aurrekontua. Argi dago ez dela nahikoa izango, gutxi batzuentzat iritsiko da eta garraioak aurretik erretiratzeko helburua ez du beteko, izan ere, ezintasunen bat dutenentzat eta 65 urtetik...
continue reading
Batzarra hilaren 18an Eibarko UNIan garraiolariei jarritako bidesariei buruz
||
Hiru Garraiolari Autonomoen Sindikatuak batzar irekia deitu du Gipuzkoan eta Bizkaian garraiolariei jarri zaizkien bidesarien gaia jorratzeko. Jakina da urtarrilaren 23tik eta 25etik kobratzen zaiela, hurrenez hurren, kamioiei. Batzarra martxoaren 18an egingo da, goizeko 10.00etan, bi herrialde horien mugan, Eibar...
continue reading
Duela 47 urte 1976ko martxoaren 3an Gasteizen hildako langileak gogoan
||
1976ko martxoaren 3an, Gasteizen poliziak hil zituen langileei egindako omenaldian parte hartu du Hiruk. Goizean lore sorta eraman dute biktimen omenezko monolitora eta arratsaldean manifestazioan parte hartu. 1976an lau mila pertsona bildu ziren Zaramaga auzoko San Frantzisko Asis elizan greban...
continue reading
Donostiako saihesbidea itxita 15 tonatik gorako kamioientzat Loiola parean
||
Donostiako saihesbidea itxita dago otsailaren 22tik 15 tonatik gorako kamioientzat Loiola parean. 011 telefono zenbakian jaso daiteke informazio gehiago. Loiolan, Urumea ibaiaren gainean, GI20 errepidearen 7,050 km-aren parean dauden zubibideak ikuskatzeko lanak direla eta, otsailaren 22tik aurrera, saihesbidea bi norantzetan...
continue reading
Ticketbai sistemarekin eta zergen ordainketa telematikoarekin ohitzeko ikastaroa Hiruren Lasarteko bulegoan
||,
Zerga-betebeharrak digitalki egiteko TicketBai sistema Gipuzkoan, laster, martxan jarriko denez, garraiolarientzat apirilaren 1ean, Hiru sindikatuak, Gipuzkoako Ogasunarekin batera, garraiolariei zuzendutako ikastaro bat antolatu du, horren inguruan izan dezaketen edozein zalantza argitzeko.Donostiako Ogasun Saileko teknikariek martxoaren 16an, osteguna, arratsaldeko 17:30etik 19:30era,...
continue reading
Larunbat gauean itxita egongo da autopista Behobia eta Irun artean
||
Asteburu honetan Irungo ordainlekuan egingo diren aldaketa batzuk direla eta, Bilbao-Behobia autopista itxita egongo da Irun eta Behobiako auzoaren artean, bi noranzkoetan, larunbata otsailaren 25eko gaueko 22.00etatik igandea 26ko goizeko 6.00ak arte. Ordainlekua aldatzeko lanak errazteko bidea ixtea erabaki du...
continue reading