Cookie Consent by FreePrivacyPolicy.com

Dagoeneko 18 garraiolari hil dira euskal errepideetan aurten, iaz baino lau gehiago

Jada 18 dira Euskal Herrian lan-istripuan hil ziren garraiolariak, azkena Azagrako 48 urteko garraiolaria. Abenduaren 4an izan zuen istripua Azofran, kamioian zeramatzan hodietako bat erori zitzaion gainera husten ari zela eta hilaren 17an hil zen. Beraz, esan bezala aurten hildako 18. garraiolaria da; 2025ean, hamabi hilabetean 18 garraiolari hil dira, hau da, hilean batez beste garraiolari bat eta erdi. Batzuk Euskal Herriko errepideetan bizia galdu duten profesional atzerritarrak dira, eta gainerakoek kamioiarekin izan dute istripua edota gaitz kardiobaskularren ondorioz galdu dute bizia. 

Aurtengo urtea aurrekoak baino latzagoa izan da. Heriotzen kopurua murriztu beharrean, ugaritu egn da: 14 garraiolari hil ziren errepidean 2024. urtean zehar. Aurten 18 dira jada; hilean garraiolari bat hiltzen da batez beste, lau baino gehiago hiruhileko bakoitzean. Urtean zehar 70 langile ere hil dira, batez beste ia sei hilean.

Sindikatuek uste dute badela garaia Administrazioak eta patronalak laneko ezbehar hilgarrien arazoa serio hartzeko eta neurri eraginkorrak hartzeko. “30 urte daramatzagu lan-arriskuen prebentziorako planekin, eta ez dute espero ziren emaitzarik eman. Enpresek ez dute betetzen araudia, sarri hausten dute araua eta Administrazioak, aldiz, beste aldera begiratzen du istripu hilgarriak gertatzen direnean. Ez dira zorrotzak, ez diete zigorrik jartzen araua hautsi dutenei. 

Azagrako garraiolari bat izan da azkena. Istripu larria izan zuen abenduaren 4an Azofran (Errioxa), kamioian zeramatzan hodietako bat erori zitzaion gainera eta hilaren 17an hil zen.