Garraiolariok aldizkariaren 141. zenbakian Arabako Egino herri txikiak garraioarekin duen harremana eta AP8aren segurtasuna dira gai nagusiak. Egino ehun biztanlera iristen ez den herria garraioarekin oso lotuta egon da betidanik. Ezaguna zen Eginoko Bentako patata tortilla pintxoa garraiolari eta mendigoizaleen artean. Goizetan bakarrik saltzen zuten Las Ventas de Egino izeneko jatetxean Santi Aizpeolea eta bere emazte Begoña Albisuk. Pandemiarekin batera itxi zen Benta. Egun ezagunagoa da Eginoko radarra, urtero Euskal Herrian isun gehien eragiten dituenetako bat. Aipagarria da baskula jarriko duela jatetxearen pare parean datorren urtetik aurrera kamioien pisua kontrolatzeko; Arabako Foru Aldundiak; 665.000 euro erabiliko ditu. Garraiolariok aldizkariaren azken zenbakiak beste gai batzuetan ere sakontzen du, hala nola, AP8aren segurtasuna, gasolio litroko laguntza, jubilazioa, istripu larriak, kamioiei peajea, beste albiste batzuekin eta ohiko atalekin batera: Eli Salvatierra abokatuaren iritzia, denbora-pasak, edota 2026rako aseguruen prezioak.
Aurreko zenbakiak



