Cookie Consent by FreePrivacyPolicy.com

Eklipseagatik kamioiei jarri zaien debekua, garraiolariak Administraziotik jasotzen duen tratu kaxkarraren adibide

Hiru garraiolari autonomoen sindikatuak gogor kritikatu du abuztuaren 12an eguzki eklipsearengatik kamioi astunei jarri zaien debekua. Garraiolariek ez dute ulertzen euska administrazioek hartu duten erabakia. Kamioi handiek ezingo dute ibili abuztuaren 12an egun osoz eta 13an goizeko 8ak arte. 

Hego Euskal Herriko errepideetan garraio astunaren zirkulazioa debekatzeko euskal administrazioek hartutako erabakia garraiolariari administrazioek, oro har, eman ohi dioten tratu txarraren adibide da, Hiruren ustez, Izan ere, garraiolaria baztertuta sentitzen da, horrelako erabakietatik kanpo eta era honetako neurriek norbaiti kaltea eragiten badiote, garraiolariari egiten diote kalte. Garraiolariak lanegun bat galduko du kasu batzuetan, edota errepidean egon beharko du egun osoan zain, besteetan. 

Hala ere, Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Foru Gobernuak ez dute sektorea kontuan hartu, ez diote galdetu ezta garraiolarien iritzia ezagutzeko pausorik eman. Hiru sindikatuak, garraiolarien beste elkarte batzuek ere bere iritziarekin bat egiten eta kexa partekatzen dutela ikusita, neurri hori berehala bertan behera uzteko eskatzen du.

Garraiolariak beldur ziren, kezkatuta, horrelako erabakiren bat izan zitekeelako, duela aste batzuek hasi ziren zurrumurruak; espero zuten agintarien deiren bat euren iritzia partekatzeko, baina administrazioek euren kabuz hartu dute erabakia kaltetu nagusiei galdetu gabe. Administrazioengandik garraiolariek jaso ohi duten tratuaren paradigma izan da.

Garraiolariak jasango ditu erabaki horren ondorioak: galdutako lan egun bat gehienentzat; kaltea handiagoa izango da bidean harrapatzen dituztenentzat, garraiolari horiek hainbat ordu pasa beharko dituzte eta zain, 32 ordu zehazki; kontuan hartuta eklipsea asteazken batean gertatuko dela, abuztuaren 12an, justu aste erdian. Erabakiak bitan zatituko du astea garraiolarientzat. 

Eta hori guztia, Hiru sindikatuaren iritziz, pertsona jakin batzuk leku jakin batzuetara joan daitezen segundo gutxi batzu iraungo duen eklipsea ikustera. Kamioiek ezin izango dute zirkulatu abuztuaren 12an egun osoan, 24 orduetan, eta 13an goizeko 8.00ak arte, gutxi batzuek eklipseaz segundo batzuetan “gozatzeko”, arratsaldeko 20:30ean gutxi gorabehera. “Ez da zentzuzkoa, ezta arrazoizkoa ere, Euskal Herriko errepide guztietako zirkulazioa etetea egun osoan zehar, pertsona jakin batzuk leku jakin batzuetan lasai ibili daitezen.

Albisteak eklipsatu eta harrituta utzi du sektorea.