Xabi Momoitio eta Javi Zaragueta Hiru sindikatuko langileak jubilatu egin dira 2024ko irailean. 30 urte inguru eman dituzte sindikatuan. Xabik kontatu digu bere esperientzia. Tamara Muñoz eta Judith Romerok ordezkatuko dituzte. Garraiolari askok ere erretiratu nahi dute, lanbide arriskutsua izanik, ahal bada 60 urterekin, baina Administrazioak ez die erraztasunik jartzen. Gizarte Segurantzak ez die aukerarik ematen, beste lanbide batzuei bezala, 60 urterekin erretiratzeko; eta lanbidea adina bete aurretik uzteko ematen diren laguntzak oso murritzak dira. 65 urte bete aurretik soilik ezintasunen bat aitortuta daukatelako garraioa uzten dutenek baliatzen dute. Nahita ere ezin dute garraioa utzi. Madrileko Gobernuak adierazi du aldaketak egongo direla, baina oraindik ezin baieztatu garraiolariek aurretik erretiratzeko aukerarik izango duten.
Garraiolariok aldizkariaren 130. zenbakian beste gai eta albiste batzuk ere jorratu ditugu, hala nola Irungo mugan udan urtero izaten diren auto-ilarak, Trafiko Zuzendaritza aztertzen ari den arau eta neurri berriak, lapurretak, ikuskapenak eta kontrolak, interesgarrienak. Gainera, Garraiolariok aldizkariaren 130. zenbakiak garraiolarien iritzia, abokatuaren txokoa, aseguruen prezioak, denbora-pasak eta ohiko beste atal eta informazioak ere jasotzen ditu.
Aurreko zenbakiak