Larunbatean irailaren 13an gauez itxi egingo da AP8a Bilborako noranzkoan, Orereta-Errenteria eta Aritzeta-Usurbil artean, informazioa emateko panelak berritzeko. Larunbatean gaueko 23.00etan itxi eta igandean goizeko 4.00etan irekiko da bidea. Ordu tarte horretan, GI20, Donostiako saihesbide zaharra erabiltzeko gomendatzen du Bidegik.
AP-8ko mezularitza aldakorreko panelak berrituko ditu larunbatetik igandera gauean Bidegik. Lanak gauez egingo dira trafikoan ahalik eta gutxien eragiteko. Beraz, esanda bezala AP8 autobideko 12,5 kilometrotik (Errenteria), 27,5 kilometrora (Aritzeta) dioan tartea itxita egongo da, 23:00etatik 04:00etara Bilborako noranzkoan.
Halaber, Orereta-Errenteriako eta Astigarraga-Donostiako sarbideak ere itxita egongo dira. Errenteriakoa 00:30etik 03:30era, eta Astigarraga-Donostiakoa 01:00etatik 02:30era.
Alternatiba gisa, GI20 errepidea erabiltzea gomendatzen du Bidegik. Informazio gehiago nahi duenak 011 telefono zenbakia, @trafikoaEJGV hashtag-a eta www.trafikoa.euskadi.eus web orrialdea erabili ditzake.
