Cookie Consent by FreePrivacyPolicy.com

Garraiolari bat hil da Irunen, Biriatuko mugako auto ilaretan

Abenduaren 15ean, astelehen arratsaldean, Iruneko Biriatu auzoan, garraiolari bat hil zen muga aldera zihoazen bi kamioien arteko talkaren ondorioz. Ipar Euskal Herriko nekazariak egiten ari diren protestak direla eta, astelehen eguerditik kamioiei muga ixtea erabaki zuen Jaurlaritzako trafiko zuzendaritzak. Aurretik jakinarazi gabe ehundaka kamioiek muga igarotzen duten egunean. Ondorioz, muga inguruko errepidetan ilara handiak izan dira eta ehundaka kamioi geldi bide bazterrean.  Ilaretan gertatu zen istripua. 

Astelehenean, garraiolari bat hil zen A-8an, Irun parean, bere ibilgailuak beste kamioi baten aurka talka eginda. Biak mugaren norabidean zihoazen.

Hiru, LAB, ESK, STEILAS eta EHNE-Etxalde sindikatuek elkarretaratzea egingo dute abenduaren 17an, asteartea, goizeko 11:30ean, Zaisa eraikinaren aurrean, Irungo Behobia auzoan, «Prekarietateak hil egiten du. Patronalak eta instituzioek gaixotzen eta hiltzen gaituzte «, hildako garraiolaria gogoratzeko eta lan-prekarietatea salatzeko, lan-ezbehar hilgarri handiekin zuzenean lotuta baitago. Dagoeneko 17 garraiolari hil dira aurten euskal errepideetan.

Hiru sindikatuak elkartasuna adierazi die iparraldeko nekazariei, eskubide osoa dute dermatosi nodularrari aurre egiteko Frantziako Gobernuak hartutako neurri zorrotzak errefusatu, horiei uko egin eta protestatzeko. Neurri horien artean da, etxaldeko behiren bati Dermatosi kasua antzemanez gero, ustiategiko abelburu guztiak hil beharra, Nekazariek beren aldarrikapenak egiteko eskubidea dute, baina garraiolariek ere badute lan egiteko, muga zeharkatzeko eta zirkulatzeko eskubidea.