Cookie Consent by FreePrivacyPolicy.com

Nafarroako gidariak greban dira 2008tik sinatu ez duten hitzarmen duin bat eskatzeko

UGT, CCOO, LAB eta ELA sindikatuak eta Nafarroako hainbat txofer hitzarmen duinaren alde borrokan ari dira azken asteotan, kalean protestak egin eta aldizka lanuzteak egiten. Azaroan hasi ziren, Nafarroan 2008tik berritu ez den merkantzia garraiorako hitzarmen duin eskatzeko. Sindikatuek esan dute, lau mila baino garraiolari gehiago dagoela hitzarmen horren zain, oso atomizatuta dagoen eta enpresen artean baldintza oso desberdinak dituen eremu batean.

Sindikatuek adierazi dute helburua zaharkituta dagoen hitzarmen bat eguneratzea eta baldintzak arautzeko oinarri komun bat finkatzea dela, konpainia bakoitzak bere berezitasunak hitzartzea eragotzi gabe.

ANET patronalarekin negoziazioak etenda daude maiatzean negoziazio mahaiaren azken bilera aurrerapenik gabe amaitu zenetik. Dena den, abenduaren 20tik 23ra aurreikusitako lau lanuzte egunak bertan behera uztea erabaki dute aste honetan, patronalari «gogoeta» egiteko denbora emateko.

UGT, CCOO, ELA eta LAB sindikatuek Nafarroako errepide bidezko merkantzien garraioan deitutako lau greba egunak atzeratzea erabaki dute, «sektore osoak, oro har, eta patronalak, bereziki, gogoeta egin eta lan arloan bizi duten egoera kritikoa onartzeko denbora izan dezan”. 

Langileak «ihesi»
Ohar batean azaldu dutenez, «patronalak ezin du pozik egon salgaien garraioaren eta logistikaren sektoreak Nafarroan bizi duen lan-egoerarekin. Gero eta lankide gehiagok egiten dute ihes sektore horretatik; gero eta langile gutxiago daude beren lan-karrera sektore horretan garatzeko prest, eta horrek badu arrazoia, zalantzarik gabe, sektoreko baldintza kaskar eta soldata hain baxuak  dira. 

Lau sindikatuentzat, «Nafarroako enpresa guztietan gutxieneko aplikazioa duen sektoreko hitzarmen bat ez izateak, lan- eta soldata-baldintza duinak dituena, langile asko beste jarduera-sektore batzuetan lan bila aritzea dakar, eta kasu askotan enpresen arteko lehia ez egitea plantilla hobeak izateagatik, antolaketagatik edo berrikuntza teknologikoagatik, baizik eta lehia hori langileei soldata baxuagoak ordainduta egitea».

«Iruzur fiskala» salatzea
Era berean, UGTk, CCOOk, ELAk eta LABek nabarmendu dutenez, «mobilizazio gehiago egitea baztertu gabe, presioa areagotuko dugu sektoreko enpresa askok egiten duten iruzur fiskala salatuz: Gidatzaileek lan egindako ordu erreal guztiak Gizarte Segurantzari ez kotizatzean eta ez ordaintzean gertatzen da iruzur hori, hitzarmen kolektiboan eta indarrean dagoen lan-araudian ezarritakoaren arabera egindako eta ordaindu gabeko gehiegizko aparteko orduak barne».

Sindikatuek argudiatzen dutenez, «praktika horrek kalte larria egiten die langileei, bai egungo ordainsariei, bai etorkizuneko prestazioen kalkuluari, bereziki erretiro-pentsioen zenbatekoari». Nafarroako errepideko nerkanaberen garraioaren sektoreko egungo hitzarmen kolektiboa bi urteko indarraldiarekin sinatu zen, 2007an eta 2008an.