Cookie Consent by FreePrivacyPolicy.com

Euskal garraiolariek erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu beharko dute 20 zentimoko laguntza kobratu aurretik

Madrileko Ogasuna hasi da garraiolariei gasolio litroko 20 zentimoko laguntza ordaintzen, AEAT Zerga Administrazioko Estatu Agentziaren bidez. Martxotik metatu duten hobaria kolpetik kobratuko dute. Dena den, Euskal Herriko garraiolariek aste batzuk beranduago kobratuko dute. Erantzukizunpeko adierazpenak aurkeztu beharko dituzte laguntzak jaso ahal izateko, beste guztiek bezala. Horrek ordainketa atzeratuko du Nafarroan eta EAEn. Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako foru-ogasunek orain argitaratu dituzte eta, aurkeztu beharreko erantzukizunpeko adierazpenak arautzen dituzten aginduak.

Estatuko Ogasunak uztailaren hasieran argitaratu zituen bere araudia eta erantzukizunpeko adierazpenaren formularioak, eta Estatuko gainerako herrialdeetako garraiolariak kobratzen ari dira. Arau-desoreka horren ondorioz, euskal garraiolariek gainerako profesionalek baino gutxienez hilabete gehiago itxaron beharko dute izapideak hasi ahal izateko eta, ondorioz, lurralde historiko horietan ezinbestean atzeratuko dira erregaiaren laguntza kobratzeko.

Hego Euskal Herrian zerga-eskumenak trasferituta daude, laguntza horien kudeaketa beren foru-ogasunen esku dago eta horregatik aldea. Madrilgo Ogasuna hasia da jada nazioarteko krisiari lotutako erregai litroko 20 zentimoko laguntza horiek ordaintzen Estatu osoan, Hego Euskal Herrian izan ezik. 

Hemen duela gutxi argitaratu dituzte erantzukizunpeko adierazpenen ereduak arautzen dituzten foru-aginduak bere aldizkari ofizialean, hain juxtu kobratzeko behar beharrezko direnak.