Cookie Consent by FreePrivacyPolicy.com

Euskal Herriko errepideetan murrizketak kamioi astunei, uda garaiko asteburuetan eta uztailaren 14an, Frantziako jaiarengatik

Uztailaren 13an, gaueko 22.00etatik aurrera, eta uztailaren 14an, mugaz gaindiko garraioan dabiltzan kamioiak ezingo dira euskal errepideetan ibili. Euskadiko Trafikoa Kudeatzeko Zentroak jakinarazi ditu nazioartean dabiltzan 7.500 kgtik gorako kamioi astunentzako udan izango diren murrizketa bereziak. Batetik uztailaren 14an frantsesek euren urteko jaieguna ospatzen dute, iraultza eta 1789an Bastilla hartu zutela gogorarazteko. Frantzian jai egunetan kamioiek ibiltzerik ez dutenez, euskal errepidetan ere debekatu egingo zaie mugaz gaindiko garraioei, Irunen muga zeharkatuko duten kamioiei, alegia; uztailaren 13ko gaueko 22:00etatik uztailaren 14ko gaueko 22:00etara ezingo dira ondorengo errepide zatietan ibili: AP8anErletxesetik (104 pk) mugaraino; A15ean Donostiarako noranzkoan, N121Aean Irunerako noranzkoan; N1eanEtzegaratetik (406 pk); A1ean Burgoseko mugatik Gasteizeraino (352 pk); AP1ean Etxabarriko ordainlekutik (102.7 pk) Eibarrera; GI20 eta GI636 errepidetan Frantziarako noranzkoan eta GI11an Donostiarako noranzkoan.

Gainera, udako asteburuetan eta jaiegunetan, hain juxtu, ekainaren 7tik irailaren 7ra bitartean, 7.500 kgtik gorako kamioiek zirkulazio-murrizketa bereziak izango dituzte bai Bilbo eta Kantabriako mugaren artean, eta baita Gasteiz eta Burgosko mugaren artean ere. Larunbat, igande eta jaiegunetan ezin izango dira 11:00etatik 14:00etara A8an 119.5 kilometrotik Kantabriarako noranzkoan ibili, ez A1ean Gasteiztik, 352 kilometrotik, Madrilerako noranzkoan; ez daukate baimenik, A1ean Burgoseko mugatik Gasteizera arte (352 kp-tik) igande eta jaiegunetan 16:00etatik 21:00etara; ezta A8an Kantabriako mugatik Bilbo hiribururantz 119.5 kp-ra igande eta jaiegunetan arratsaldeko 16:00etatik gaueko 22:00etara.