Trailer handi bat zeraman garraiolariak zauri ez oso larriak baina ezusteko handia izan du asteartean, uztailaren 8an, Mendabiako herrian, zubi batetik Lodosako ubidera erori eta gero. Ikaratuta, kamioiaren kabinan geratu da harrapatuta 59 urteko garraiolaria NA134 errepideko 85. Kilometroan. Istripu ikusgarria arratsaldeko 15:35ean gertatu zen, garraiolariak ibilgailu astunaren kontrola galdu, bidetik atera eta zubi batetik Lodosako ubidera erori zenean. Kamioia ez zen erabat uretara erori, eta zati batean zubiko burdinei lotuta geratu zen.
Garraiolaria, 59 urteko gizonezkoa, kabinaren barruan harrapatuta geratu zen, eta suhiltzaileei deitu behar izan zioten garraiolaria onik ateratzeko. Hauen lana, “bereziki konplexua, zaila eta arriskutsua” izan zen, gertatu zena eta ibilgailuaren kokapena kontuan hartuta. Zintzilik zen kamioia eta bi orduz luzatu zen operazioa, Mendabiako basetik bertaratu ziren Guardia Zibilen patruilako agenteek azaldu zutenez.
Askatu ondoren, zauritua Lizarrako García Orcoyen ospitalera eraman zuten anbulantzian. Ez dauka istripua ikusita pentsa zitekeen larritasunik.




