Cookie Consent by FreePrivacyPolicy.com

Fiteroko istripuaren atzean garraio sektoreko baldintza kaskarrak daudela salatu dute sindikatuek Iruñan

LAB, ESK, STEILAS, EHNE-ETXALDE, CGT-LKN eta Hiru sindikatuek elkarretaratzea egin dute martxoaren 10ean, astelehenean, 11:30ean, Lan Ikuskaritzak Iruñean duen egoitzaren aurrean, garraioaren prekarietatea sektoreko lan-istripuen atzean dagoela salatzeko. Martxoaren 5ean Fiteron izandako istripu larrian lau garraiolari hil izanak agerian uzten du garraio arloan kasu askotan dauden lan-baldintza txarrak. Ezbeharra goizaldeko 4etan gertatu zen, bi kamioik aurrez aurre talka egin zutenean. Lau garraiolari zihoazen ibilgailu bakoitzean, bi ikote, eta laurak hil ziren, bi Txekiatik etorritakoak eta beste biak Granadan bizi ziren bulgariarrak. 

Aipagarriak dira ezbeharraren ordua, garraiolariak goizaldeko 4etan ari ziren lanean, eta bi garraiolari zihoazela ibilgailu bakoitzean. Garraio-enpresa askok egiten dute hori, ahalik eta gutxien gelditzeko. Kamioia 18 orduz jarraian, gelditu gabe, egunez edo gauez. Gidari bakoitzak jarraian baimendutako lau ordu eta erdian gidatzen du; gero, beste gidariari uzten dio bolantea. Horrela, ezin kalitatezko atsedenik hartu, batek gidatzen duenean besteak ondoko eserlekuan hartzen badu “atseden”. 

Garraioan horrelako baldintza kaskarrak baldin badaude, normala erreleborik ez egotea. Garraiolarien premia hori Europa osoko arazoa da. Datozen urteetan areagotu egingo da, gainera, kontuan hartuta gaur egun garraiolari gehienak erretiro-adinera hurbiltzen ari direla. Gero eta gutxiago dira garraiolari autonomoak. Galtzeko arriskuan dagoen espeziea da. Enpresa handiek jarraituko dute, jarduera makurrak eta lan-prekarietatea areagotu egingo dira sektorean, alegia.

Aurten jada sei garraiolari hil dira euskal errepideetan. Azken orteotan bataz beste hilero hilero hil da garraiolari bat. Iaz 14 hil ziren. Beraz, momentuz, aurten, hildako garraiolarien ehuneko tragikoa bikoiztu da, martxorako sei hil dira. 

Bezeroen presek eta presioek garraiolariei eragiten dien estresaren eta nekearen ondorio dira profesional horien osasun-arazoak eta garraioansarri gertatzen direm lan istripuak. Garraiolariek ez dezatela ordu gehiago lan egin edo kamioia gehiago kargatu gehiago irabazi eta hilaren amaierara lasaiago iristeko. Baldintza dionak behar dira garraioan, osasun-arazoak eta lan-istripuak saihesteko.