Hiru sindikatuaren afiliazio datuek erakusten dute, joera aldatzen ez bada, desagertzear dagoela garraiolari autonomoa. Kideen ehunetik 58k dauzka 55 urte baino gehiago. Bost urtean 165 afiliatu helduko dira erretiro adinera. Batez besteko adina 53 urte eta zortzi hilabetekoa da sindikatuko kideen artean. Aurretik ezin dira jubilatu, beraz 65 urterekin ari dira erretiroa hartzen gehienak. Borja Huerga da salbuespena. Kamioia utzi du eta Transportes Goitian hasiko da lanean trafikoaren arduradun. Trade autonomoa izan da, gutxi daude Hirun, nagusiki enpresa bakar batentzat lan egin du eta baldintza batzuek adostu zituen eurekin. Oporretarako eskubidea izan du besteak beste. Iosu Barandiaran ere ekarri dugu orriotara, iharduera utzi duelako pena handia duela esan digu Garraiolariok aldizkariaren 138. zenbakirako egin diogun elkarrizketan. Beste gai batzuk ere jorratu ditugu: istripuak jakinarazteko baliza eta ugaritu egin direla istripuetan hildako garraiolariak, 2024an 14 hil ziren Euskal Herriko errepideetan, 2025ean 19; Nafararoan gidari eta garraiolariek egindako mobilizazioak ere jaso ditugu, eta baita sindikatuek gutxieneko soldata propioa aldarrikatzeko martxoaren 30erako egin duten greba orokor deialdia ere. Era berean, ohiko atalak ditu aldizkariak, hala nola abokatuaren txokoa, 2026rako aseguruen prezioak edota denbora-pasak.
Aurreko zenbakiak



