Garraiolari autonomoek jarduera eteteko, 2025. urteari dagozkion laguntzak argitaratu ditu Garraio Ministerioak. Laguntza horiek apirilaren 4ra arte eskatu ahal izango dira, eta guztira 9,78 milioi euroko aurrekontua baino ez dute izango. Ziurrenik, ezintasunen bat dutelako garraioa uzten dutenentzat eta 65 urte beteta dituztenentzat soilik iritsiko da. Adin horretatik beherakoek eskatu arren ez dute jasoko, aurreko urteetan gertatu denari begiratzen badiogu, behintzat. Interesatuak Hiru sindikatuaren edozein bulegotan jasoko dute argibide gehiago. Martxoaren 4an, asteartean, argitaratu zen ebazpena, BOE agiri ofizialean, eta garraiolariek hilabeteko epea izango dute eskaera egiteko. Laguntzak, lehenik, ezintasunen bat duten pertsonei emango zaizkie, eta, gero, adinaren arabera, zaharrenetik hasita, 9,78 milioi euroko aurrekontua agortu arte. Normalean, 65 urtetik gorakoentzat bakarrik izaten da.
Nabarmentzekoa da 2022ko martxoko grebaren ondoren ministerioak bikoiztu egin zuela aurrekontua, 20 milioi euroraino, baina hurrengo urtean berriro erdira murriztu zuten. Argi dago 9,7 milioi euroko kopuru hori motz geratzen dela, eta oso garraiolari gutxik eskura dezaketela; ezintasunen bat aitortu zaienentzat eta 65 urtetik gorakoentzat baino ez da izango.
Interesa duten garraiolariek baldintza batzuk bete beharko dituzte. Laguntza horiek eskatzeko gutxieneko adina 63 urtekoa da, eta ez dago gehienezko adin-mugarik. Ez dago gutxieneko adinik ezintasunen bat dutenentzat.
Laguntza eskatzeko, nahiezkoa da azken hamar urteetan, etenik gabe, garraio publikoa egiteko baimena izatea, gehienez ere hiru kopiarekin. Hiru ibilgailu baino gehiago dituztenek ezin izango dute dirulaguntzarik jaso jarduera uzteagatik. Hamar urtean gehienez hiru hilabeteko parentesia onartzen da soilik. Baimena indarrean egon beharko da azken egunera arte. Ezintasuna dutenek hori aitortzen zaien egunera arte.
Jarduera uzteko laguntzak eskatzeko beste baldintza batzuk honako hauek dira: azken hamar urteetan Gizarte Segurantzako langile autonomoen erregimenean alta emanda egotea, (hor ere gehienez hiru hilabeteko etenaldi bakarra baimentzen da); garraio publikoaren jarduera uzteko konpromisoa hartzea, baimen guztiei uko egitea, alegia; ezingo dute eskuratu aurreko hiru urteetan Garraio eta Mugikortasun Jasangarriaren Ministerioak jarduera uzteagatik emandako laguntza jasotzeko eskaera onartu eta aukerari uko egin diotenek. 9.780.000 euroko zenbatekoa banatzeko aurreko urteetako irizpide berberak eraniliko dira. Lehentasuna izango dute ezintasun-aitorpena dutenek, eta gainerakoa adinez nagusienetik behera banatuko da, onartutako zenbatekoa agortu arte. Bakoitzak 30.000 euro jasoko ditu gutxienez. Bi eskatzaile edo gehiago jaiotze-datan bat badatoz, autonomo gisa kotizatutako egun gehien dutenek jasoko dute laguntza.
Interesatuek Hiru sindikatuaren bulegoetan jasoko dute eskaera egiteko laguntza. Telematikoki egiten dira Garraio eta Mugikortasun Jasangarriaren Ministerioaren egoitza elektronikoan, helbide honen bidez: https://sede.transportes.gob.es/areas-actividad/transporte-terrestre/ayudas-subvenciones-sector-transporte-terrestre/ayudas-abandono-sector-transporte-carretera
Eskabidearekin batera, eskatutako laguntza emateko baldintzak betetzen direla egiaztatzen duten agiriak aurkeztu beharko dira.
Laguntza horien gehieneko zenbatekoa, esan bezala, 9.780.000 eurokoa izango da; horietatik 9.630.00 euro onuradunen artean banatuko dira, eta 150.000 euro utziko dira helegiteak jartzen dituztenentzat. Onuradun bakoitzeko 30.000 euro ordainduko dira. Jarduera uzten duten 65 urtetik beherako garraiolariek ez dute laguntzarik jaso azken urteotan. Ezintasunen bat dutenekin eta 65 urte edo gehiago dituztenekin agortzen da. Langile horiek ez dituzte 5.300 euro gehiago jasoko 65 urte betetzeko falta zaizkion sei hilabete oso bakoitzeko, aurtengo ekainaren 1etik aurrera zenbatuta. Plus hori 63 et 64 urte betetzen dituztenei dagokie, soilik, baldin eta soilik aurrekontua iristen bada. Aurreikusten da ekitaldi honetan ere ez zaiela laguntza iritsiko adina bete aurretik lana uzten dutenei, 65 urtetik gorakoei eta ezintasuna dutenei helduko zaie soilik.