Cookie Consent by FreePrivacyPolicy.com

Garraiolari baimena ateratzeko laguntza emango du Nafarroako Gobernuak

Nafarroako Gobernuak garraiolarien errelebo gabeziari diru laguntzarekin erantzungo dio. 150.000 euroko aurrekontua onartu du urriaren 15era bitartean kamioiak gidatzeko baimena ateratzen dutenentzat. Hurrengo irailaren 15etik urriaren 15era bitartean eskatu ahal izango dira 2025eko urritik hona egindako gastuentzat. Gehienez 900 euro jasoko du garraiolari bakoitzak.   

Oskar Chivite kontseilariak eman zuen martxoan laguntzen berri. Hiru helburu ditu, profesionalen gabeziari aurre egitea, belaunaldi arteko erreleboa laguntzea eta enplegua sortzea. “Espero dugu ondo hartuko direla laguntzak eta baliagarri izango direla etorkizunean egonkortasunerako”. 

Martxoan onartu zituen aipatutako laguntzak Nafarroako Gobernuak. 150.000 euro erabiliko dira guztira C eta D gida baimenak ordaintzen laguntzeko; jardueran hasi nahi dutenei erraztasunak emango zaizkie, euren premiei erantzun eta beharrezko formakuntzan gastatutakoa ordaintzeko; esan bezala, kamioi edota autobusak gidatzeko baimena ateratzeko, 900 euro arterainoko laguntzak emango dira; Izan ere, Foru Gobernuko arduradunen ustez, formakuntza kostua da gazteak jardueran hasteko traba edo eragozpen nagusia. C eta D karnetak ateratzeagatik, 700 eta 900 euroko laguntza emango da. Uste da laguntzak Nafarroako Agiri Ofizialean NAOan irailean aterako direla. Oraingoz ez dira argitaratu. 

Zehazki, topea, gehieneko zenbatekoa, 700 eurokoa izango da C, C1, D eta D1 baimenak lortzeko prestakuntzaren kasuan, eta 900 eurokoa C1+E, C+E, D1+E eta D+E baimenen kasuan. Eskabideak aurkezteko epea irailaren 15ean hasi eta urriaren 15ean amaituko da, deialdia NAOan argitaratu ondoren. Dena den, 2025eko urriaren 15etik aurrera urrira bitarteko epean ordaindutakoa berreskuratzeko laguntza da. 

CAP edota Gaitasun Profesionalaren ziurtagiria lortzeko 2021etik ematen diren laguntzen osagarriak dira. Helburua gazteak jarduerara hurbiltzea da. Izan ere, inguruko garraiolari gehienen adina 56 urtetik gorakoa da. Adituen iritziz, estatu mailan 20.000 gidari baino gehiago falta dira.

Deialdiaren xehetasunak
Diruz lagunduko da ikastaroaren matrikula, ikastaroa bera eta baita, aipatutako baimenak lortzeko DGT Trafiko Zuzendaritzari ordaindutako tasak ere. CAP ziurtagiria daukan edonork eska dezake laguntza epearen barruan (aurten urrira bitartean) jaso badu ikastaroa edo prestakuntza eta dagozkion ordainketak egin.

Neurriak duen interes sozial eta ekonomikoarekin batera tramitazioa bizkortzeko beharra gehitu eta kontuan hartuz, laguntza horiek banakako ebaluazio-erregimenaren bidez ematea erabaki du Gobernuak. Gidabaimenak balioztatzea eta trukatzea ez da diruz lagunduko. Onuradun bakoitzak behin bakarrik jaso dezake. Nahi izanez gero, informazio gehiago da Nafarroako enpleguaren webgunean edo Nafarroako Foru Ogasunaren bulegoan.