Cookie Consent by FreePrivacyPolicy.com

Garraiolariak kamioian daraman kontrol-agiria elektronikoa izango da urriaren 5etik aurrera

Garraiolariak lan egiten duen bitartean nahitaez kabinan eraman behar duen Administrazio Kontroleko Dokumentua urriaren 5etik aurrera elektronikoa izango da, nahitaez digitala. Ez da araudi berria, soilik euskarria aldatu da. Garraioaren xehetasun guztiak jasotzen zituen paperezko kontrol-dokumentu tradizionalak jada ez du balioko. 

Formatu elektronikoa izan beharko du nahitaez, QR kodea duen PDF bat. Kodeak emango du garraioari buruzko informazio guztia ikuskapen edo beste edozein kasutan: kargatzailea, garraiolaria, jatorria eta helmuga, data, ibilgailua eta salgaiaren ezaugarriak, besteak beste. Garraiolariaren bezeroak sortu ahal izango du, eta garraiolariari bidali, washapp edo posta elektronikoz; eta bestela, garraiolariak berak sortu beharko du. Biak jasoko dute zigor edo isuna garraiolariak kamioian ez badarama; beraz, bien erantzukizuna da.

Garraio Ministerioak kontrol agiriak egiteko aukera eskaintzen du https://apps.fomento.gob.es/deca/login helbidean. Erabiltzaile izen eta pasahitz batekin erregistratu ondoren, webgunean sartzeko eta dokumentu elektronikoa sortzeko aukera izango du. Bideo honetan ikusi daiteke nola erregistratu zaitezkeen Simple plataforman.

Erregistratu ondoren, garraiolaria orrialdera sartu eta kontrol-dokumentuak erraz sortu ahal izango ditu. Formulario bat beteko du garraioari buruzko datuekin: garraioa, karga mota, bezero edo kargatzailea, garraiolaria (automatikoki agertuko dira webgunean erregistratuta dagoen garraiolariaren datuak, IFZ, helbidea, etab.), ibilgailuaren eta gurdiaren matrikula, gidaria, salgaia, data, albaran-zenbakia, kopurua, jatorrizko eta helmugako helbidea, oharrak etab.

Gainera, bezeroen, helmugako helbide eta abarren informazioa sartu ondoren, informazio hori grabatuta geratuko da, ondorengo dokumentuetan erraz erabiltzeko.

Ministerioaren Simple plataforman bideo batzuk ikusi daitezke, lehenengoa kontrol agiria sortzeko adibidea da, bigarrenean bezeroen datuak nola gorde azaltzen da eta hirugarrenean garraio era ezberdinetan nola egin: bezero bakarra, karga edo deskarga batzuk, edota joan-etorri bakarrean bezero ezberdinak. Bezero bakoitzak bere kontrol agiria izango du. https://apps.fomento.gob.es/deca/ayuda#video-tutoriales Nahitaezkoa da erregistratua egotea bideoa ikusteko.

Informazio gehiago

Labur labur