Gipuzkoan eta Nafarroan dabiltzan garraiolarien uda honetako kexa nagusiak, tunelak eta zubiak birgaitzeko lanek eragindako trafiko murrizketek izan dira. Hainbat tokitan eten dute zirkulazioa: bi pasabide berri eraikitzen ari dira N121A errepidean Belate eta Almandoz bikoizteko; eta Leitzarango autobidean Oinddolakoa eta Gorosmendikoa eraberritzen ari dira; baita Bergara eta Eibar artean AP1 autobidean Lesarri eta Eitzakoa ere. Abuztuan, bigarren urtez jarraian, N1 errepidean, Andoainen, Sorabillako biaduktua eraberritzeari ere ekin zitzaion. Errepideen segurtasuna hobetzea helburu duten obra horiek guztiek auto-ilarak eta eragozpenak eragin dizkiete erabiltzaileei, batez ere garraiolariei. Tuneletako obrak azpiegitura horiek EBko tuneletako segurtasun-arau berrietara egokitzeko egiten ari dira, Silvia Pérez Yévoles Giùzkoako lan horien arduradunak eta Foru Aldundiko Errepideetako zuzendariak azaldu digunez. Garraiolariok aldizkariaren 131. zenbakian, besteak beste, erretiro aurreratua eskatzeko CCOOk eta UGTk burututako garraioaren greba-deialdi zapuztua, errepidean gertatzen diren garraiolarien heriotzak, eta beste albiste garrantzitsu batzuk jorratu ditugu. Gainera, Garraiolariok aldizkariaren 131. zenbakiak garraiolarien iritzia, abokatuaren txokoa, datorren 2025erako aseguruen prezioak, denbora-pasak eta ohiko beste atal eta informazio batzuk ere jasotzen ditu.
Aurreko zenbakiak